PODCAST 2x18 | "Festaren kapitalismoa"-ren sinbolo diren Olinpiar Jokoei erresistentzia, Aubervillierseko baratzeetatik

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko ots. 24a, 16:06

1935 urteaz geroztik landutako lurrak hormigoitu eta 2024an eginen diren Olinpiar Jokoetarako igerileku bihurtu nahi dituzte lekuko instituzioek. Desobedientzia eta okupazioaren bidetik dabiltza megaproiektu honen aurka borrokan. Hiri batetik bestera, Joko batetik bestera, fenomeno berdinak errepikatzen dira: natura guneen suntsiketa, hiriaren bestelakotze basatia eta nola ez, sekulako dirutza publikoa bideratzea hauen antolaketara. “Festaren kapitalismoa” terminoarekin definitzen du fenomenoa AEBetako kirolari eta ikerlari Jules Boykoffek eta Jenofa Berhoirigoinek azaldu digu kontzeptua bere artikulua oinarri hartuta.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide