Txertatuz bikotea ahuldu eta fruitu gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko mar. 3a, 06:28

Txertaketa garaia bizitzen ari gara. Ez guri jartzen diguten halamoduzko txerto horrena, landareena baizik. Txertatzearen arte zaharra oso ezaguna da gure artean, ekintza horrek duen izen mordoa lekuko: txertatu, mentatu, sestratu, enpeltatu, eztitu, fimatu, txermendu, xartatu, enado, edan, edadu, edadon, edaen, edaendu, eradon, eraun, eragotzi, eskizunatu eta eskisunatu behintzat bai. Batez ere bi txerto mota egiten dira hemen; oraingoa, negukoa adar-mentua da. Gero, udaren bihotzean izaten da begi-mentua. Adar-mentua egiteko, mentu-oina nahi den altueran erabat moztu egiten da eta hor azalaren azpian txertatu nahi diogun barietatearen adartxoak edo mentuak jartzen dira; azala azalaren kontra geratzea da gakoa, elkarri izerdia hartu eta eman diezaioten.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide