Baigurako libertimendua

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko mar. 2a, 08:49

Baigurako libertimenduek ireki dute 2022ko Baxe Nafarroko inauterien garaia. Aurten zortzi herrietako gazteak bildu dira dantzen eta zirtzilen jokoa prestatzeko: Bidarrai, Arrosa, Ortzaize, Irisarri, Suhuskune Makea, Lekorne eta Luhoso. Landutako gaien artean izan dira Covid-19aren izurritea, EHZ festibala, Arbonako lur okupatuak, besteak beste. Zirtzilen jokoaren idazlanetan ari izan den Joan Jaunarena ortzaiztar gaztearentzat ageri da jendeak plazera hartzearen beharra duela, hala adierazi dio Kanalduderi bideo erreportaje honetan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide