Zelenski: "NATOn sartzearen inguruan, aspaldi hoztu nintzen; Donbassen eta Krimearen etorkizunaren inguruan eztabaidatu dezakegu"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko mar. 8a, 15:29

Zelenski Ukrainako presidenteak hainbat gairen inguruan hitz egin du ABC News AEBetako katearekin. Elkarrizketa honetan, presidenteak adierazi du Ukraina NATOn sartzearen ideia aspaldi utzi zuela atzean: "Ulertu genuen NATO ez zegoela prest Ukraina onartzeko. Aliantzak beldurra die gauza eztabaidatsuei, baita Errusiarekin  zuzeneko konfrontazio bat izateari ere".

Bestalde, Zelenskik adierazi du prest dagoela Errusiarekin Donbassen eta Krimearen etorkizunari buruz eztabaidatzeko: "Lurralde hauek nola biziko diren eztabaidatu dezakegu, baita konpromiso batera iritsi ere".

Lotura honetan atzo Ukrainako gerrak utzi zituen albiste nagusiak jarraitu ditzazkezu.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide