Zapatuko eraso homofoboa salatu eta heteroaraua suntsitzeko deia egin du Ukatu asanblada transmaribibolloak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko mar. 9a, 11:09

Ukatu asanblada transmaribibolloak gogor salatu du aste-akabuan Algortan izandako eraso homofoboa. Ohar batean deitoratu duenez, mota horretako erasoak egungo jendartean indarrean dagoen heteroarauaren "isla eta ondorio" dira. Horren aurrean, azpimarratu du ez dela salaketara mugatuko, eta antolatu eta borrokatzeko garaia dela aldarrikatu du. Horretarako, besteak beste, elkarretaratzea egingo dute eguaztenean, Algortako San Nikolas plazan. 20:00etan jarri dute hitzordua, eta horregaz bat egin du Algortako jai batzordeak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide