Hezkuntza ikuskaritzaren hiru egoitza okupatu ditu Seaskak Baionan, Donibane Lohizunen eta Donapaleun

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko api. 7a, 18:35

Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoa eta brebeta azterketak euskaraz egitea lortzeko borroka lehen lerrora ekarri du berriro ere Seaskak. Oraingoan, desobedientzia ekintza batekin lortu behar izan dute Bordeleko akademiako errektorearekin bilera. Ostegunean irakasle eta gurasoek Baionan, Donibane Lohizunen eta Donapaleuko egoitzak okupatu dituzte. Salatu dute gai horri buruz hitz egiteko hitzordua eskatu zutela mila modutan Bordeleko akademiako errektorearekin, eta ez ziela erantzun ere egin nahi. Adierazi ostean ez direla egoitzetatik aterako bere erantzun bat lortu arte, hitzordua eman diete hurrengo asteazkenerako.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide