Petti - Udaberriko Uzta 2022

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko api. 11a, 11:28

EHKolektiboak antolatutako Baserriko Uzta ekimenaren baitan ospatu dute Udaberriko Uzta eguna apirilaren 2an Anizen, Baztango herririk txikienean. Oraingoan Azkarate Tomassone familiak kudeatzen duen Jauregia etxaldean jarri dute hitzordua eta Pettik jarri dio musika egun eder honi. 

 

Hemen duzue egunaren kronika:

Jauregia etxaldea Aniz herrian kokatzen da, Baztango bailaran. Elurrak bati baino gehiagori bertara iristea eragotzi badio ere, bertara iristean esfortzuak merezi izan duela jabetu dira. Ehun lagunetik gora bildu dira eta ongi etorria ematen Oihan eta Maider trikitilariak izan dira. Ondoren kirikoketa emanaldia eskaini dute Jo ala Jo elkartekoek, emanaldia amaitzean bertakoei jotzeko aukera luzatuz.

Josebe Blanco, EHKolektiboko kidearen hitzak eta gero, 11:30 inguru hasi da bisita gidatua. Bi taldetan banatuta, Mikel eta Aitorren azalpenak jarraituz, etxaldea, belaiak, behiak eta gasnategia bertatik bertara ezagutu dituzte bertaratutakoek.

Azken urteetan beren lan egiteko modua aldatu dute. 2004ean esnea kanpora saltzeari utzi eta esnekiak ekoizten hasi ziren: jogurtak, irabiatuak, gasna freskoa eta behi gasna. 2008an, estatuan aitzindaria izan zen makina jarri zuten eta esnea eta esnekiak salgai jarri zituzten. Ondoren, eta gaur egun arte, beren ekoizpena ekologikoa izatera pasatu da behien, lurraren, produktuen eta, nola ez, beren bizi kalitatea hobetuz.

Bisita amaituta, hamaiketakoaren ordua iritsi da. EHKolektiboaren produktuak dastatu dituzte: kalitatezko gasna, salda beroa, ogia eta sagardoa. Hamaiketakoa banatzean gonbidaturiko musikariak lekua girotzen hasi da. Pettik bazkal ordura arte eman du bere emanaldia, jangela gisa prestatutako lastotegian.

Ondoren sabelak betetzeko produktu ezberdinez osatutako menua dastatzeko una iritsi da eta jendea bero mantentzeko, Hauspolariak biktearen eskutik jarraitu zuen musikak.

Lagun artean, dantzan eta kantuan, giro paregabean amaitu da eguna Anizen. Hurrengo uzta jasotzeko hitzordua Bizkaian dago jarria, data eta lekua oraindik zehazteke.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide