Sexu-hezkuntza eskoletan

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko api. 19a, 08:53

Azken hamarkadetan sexu-hezkuntzaren aldeko ahalegin batzuk egin diren arren, gizakien arteko sexu-harremanei buruzko edukiak ez dira oso ugariak hezkuntza arloan. Hori dela-eta, ikasleak interneten hezten dira pornografia edukien bidez. Pornografia kontsumo horrek sexualitateari buruzko informazioa eta pertzepzioa desitxuratu egiten du, eta eduki horiek, gehienetan, ez dute zerikusirik gazteek nahiz helduek jakin behar duten sexu informazio zientifiko eta etikoarekin. Ondorioz, ez da harritzekoa azken hamarkadetan sexu-praktika desegoki eta arriskutsuen bidez sexu-transmisioko gaixotasunak areagotu izana. Baita portaera sexistak, oldarkorrak eta bortitzak edota nahi gabeko haurdunaldiak ere. Hortaz, aipatutako jarrerak saihesteko beharrezkoa da sexu-hezkuntza sustatzea eta garatzea. Izan ere, harreman sexualez gozatzeko helburuarekin, gazteei aukera ematen die jarrera arduratsuak izateko eta osasuna bermatzeko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide