“Egun bizi garen sistema fosilista aldatzeko enplegua da dugun armarik handiena”

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko mai. 4a, 09:52

HUN – HerriUni eta Andoni Esparza Gallastegi Gizartegintza Elkarteak jardunaldia antolatu zuten martxoaren 5ean, Gernikako Astran. Bertan, Julia Itoizek hitzaldia eskaini zuen: “Lau urte egon nintzen Andonirekin bere liburua idazten, haren etxean: La otra experiencia – El libro que nadie quiso publicar a Jorge Oteiza. Esparzaren historia zen baina berak ezin izan zuen idatzi”. Martzillan egin zuten egun-pasa gogoratu du: “Bere proiektuaren lurraldea ikusi genuen, utzia zegoena. Lastoz betetako silo batean bulego mahai bat zegoen, eta ireki genuen kaxoi bat eta akta baten orria aurkitu genuen, Arizmendiarretaren sinadurarekin. Pentsatu nuen: ‘Nola da posible Euskal Herriko historian hain garrantzitsua den zati bat Martzilako oilo ukuiluan utzia egotea?’”. Iragana ezagutzea etorkizunari aurre egiteko baliagarri zaigula azaldu zuen: egun, erregaien amaierak behartuko duen trantsizioaren atarian, Funcor eta MCC sortu ziren garaian bezala, garaiko erronkei erantzun beharko diegulako.

Jabier Lertxundik ere hitzaldia eman zuen jardunaldi honetan. Artikulu honetan jaso dugu kronika.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide