Hogei emakumek kamara aurrean salatu dituzte Frantziako Patrick Poivre dArvor telebista aurkezle ohiarengandik jasotako sexu erasoak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko mai. 11a, 13:01

Patrick Poivre d'Arvor Frantziako telebista aurkezlearengandik sexu erasoak jasandako hogei emakume elkartu ditu Frantziako Mediapart hedabide digitalak eta banaka banaka kamara aurrean bere lekukotasuna eman dute. Zazpik salatu dute bortxatu zituela, eta sexu erasoetatik hamahiru TF1 telebista katearen bulegoetan egin zituen. Zuzendaritzak ez ote zekien ezer galdetu dute. Poliziaren aurrean sexu erasoak salatu dituztenak hamasei emakume dira eta Poliziak guztira 26 lekukotasun jaso ditu bere ikerketan.

 

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide