Arantzazu, harriz herri

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko mai. 13a, 09:10

Bere historia guztian zehar, Arantzazu Euskal Herriko memoria leku garrantzitsu bat izan da. Bere oinarriak, harriz harri, artearen eta kulturaren gain eraiki dituena eta, batez ere, herriarekiko konpromisoa erakutsi duena. Jorge Oteizaren apostoluak basilikan instalatu zireneko 50 urte bete direnean, Arantzazu erreferentziazko leku bilakatu zeneko garaira bidaiatzen du dokumentalak: artea eta euskara, kurtura oro har, euskaldunen babesleku bilakatu zireneko garaira, hain zuzen ere.

Errealizazioa: Jesús Iriarte
Gidoia: Miren Mindegia eta Angel Rekalde
Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Laboral Kutxa, Oñatiko Udala Laguntzaileak: Arantzazu Santutegia, Arantzazuko Adiskideak, Jorge Oteiza Fundazio Museoa, Orona Fundazioa, Hernani Errotzen, Noticias de Gipuzkoa

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide