Jamattitt Dirassar omendu dute Ziburuko 3. Euskal Liburu eta Disko Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko eka. 8a, 10:06

2022ko ekainaren 4an Ziburun egin den hirugarren Liburu eta Disko Azokaren hasiera ekitaldia da honakoa. Bertan Jamattitt Dirassar omendu dute euskaraz eginiko kazetaritza lanagatik eta literaturan utzitako lau liburuengatik (Hegiko Bordatik (1995), Bihotzeko mina (1997), Bele xuriak (2013), Herria irakurtuz, 100 lekukotasun (2018)).

Saria jasotzerakoan ez zuen hitza okupatu nahi izan, arrazoitzat emanik belaunaldi gazteari, hots, ondoan zeukan Amaiur Epher idazle gazteari lekua uzteko xedea. Baina, hala ere, ezin isilik egon; iraganeko mina ezin izan zuen gorde: “Bi hitz erranen ditut, eta frantsesez erranen ditut, ez bainekien nola itzuli... eta ez itzuli nahi ere, hitz itsusia baita! Hitz hori Anti da: Anti-basque. Haurra ginelarik eskolan jasan duguna da Anti-basque. Debekatzen ziguten gain-gainetik euskaraz hitz bat erratea. Behar da oroitarazi nondik ibiliak garen, nondik ibilaraziak gaituzten. Euskara arrunt debekatua baitzen eskolan; hitz bakarra erraten bagenuen euskaraz, zigortuak ginen. Barkatu bi hitz frantsesez erran izana, baina ez nituen euskarara itzuli nahi”.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide