Lizarra, eskutada bete etekin

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko eka. 22a, 07:06

Gure etxean, berritu dugu ate-etxeen habeetako lizarra (Fraxinus excelsior). Zenbait tokitan elorri zuria jartzen dute (Crataegus monogyna). Egun luzeenak ospatzen ditugu orain, baita eguna mozten den arteko datozen sei hilabeteotan negurako bildu eta jasoko ditugun uztei bide ona opatzea ere, geure onerako, noski. Gurtzarako zerbaitegatik erabiliko dugu lizarra. Hori ez da egun batetik besterako asmakizuna. Lizarra zuhaitz sakratua da, kristauek ere badakite ez dagoela bedeinkatu beharrik. Etxe ondoan izaten dugu eta itzalaz gain makina bat etekin eskaintzen digu: tximistak uxatu, egur eta zur ona eman, larreak agortzen direnerako harmenetan biltzen den aziendarentzako bazka eta abar. Bizitzeko ingurukoaren premia izan dugun artean, lizarra gure zuhaitzik garrantzitsuenetakoa izan da; hurritza bezala (Corylus avellana).

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide