Asteazkenean deitutako greba “historikoa” izan zela adierazi dute Mercedeseko sindikatuek. %95eko jarraipena sindikatuen arabera, %75ekoa patronalaren esanetan, bi hamarkada baino gehiago ziren produkzio katea ez zutela eteten langileek. Hori guztia enpresaren, erakunde publikoen eta komunikabide nagusien presioaren pean. Beste bi greba egun daude deituta hurrengo asteazken eta ostegunerako, lan hitzarmena berritzeko negoziazioen testuinguruan. Enpresa Batzordeko buru eta ELA sindikatuko kide Igor Guevararekin hitz egin dugu enpresaren eta langileen eskaerez, iragarritako 1.200 milioi euroko inbertsioaz, aurrera begirako gakoez, sindikatuen arteko aliantzez zein enfrentamenduez, enpresa pribatu handiek politika publikoak beren zerbitzura jartzeko duten botereaz.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.