Udan etxaldeetara bisitak, agroekologia irizpideak bermatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko eka. 30a, 10:21

Badira urte pare bat EHKOlektibotik Berme Sistema Parte-hartzailea (BSP) martxan jarri zutela, estatuetako zigilu ofizialetatik harago, agroekologiaren irizpideak kolektiboan adosteko eta kontrol eta zertifikazioen alternatiba herrikoia ezartzeko. “Kolektiboa sortu zenetik bazegoen gogoa gure nekazaritza txikia eta ekologikoa eredu industrialetik desberdintzeko”, azaldu du Itsasne Mendiberri Jaurena kolektiboko etxaldeetara egiten dituzten bisiten dinamizatzaileak. Izan ere, baserritarren ekoizpen irizpideak eta lan egiteko moduak etxalde bisitetan egiaztatzen dituzte duela bi urtetik. Ekainean hasi dira aurtengo etxalde bisita errondarekin, eta uztailean eta udazkenean horretan ariko dira, agroekologiaren bidean sakontzeko BSP modu kolektiboan garatuz.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide