Argia

Aldizkaria

2016(e)tik partaide / 23522 post
Jarraitu
25 urte eta haZSten

2017 api 07

Bilboko Deustuari Euskara Dariola eta Berbaizu Euskara Elkartearen ibilbidea posible egin duten lekukotzak bildu eta ordu erdiko dokumentala egin du Janire Soldevilla berbaizukideak.
Martxel Mariskalen poemek ez dute musikarik behar

2017 api 06

Martxel Mariskalen testuak, ostegun honetan aurkeztu duen Azken zakatzak liburuaren aurretik, kantuen bidez egin dira ezagun.
Gomazko pilotak tirokatuz begi bat lehertzea "baimenduta" dago Kataluniako epaitegi baten arabera

2017 api 06

Ester Quintanaren kasuan gertatu antzera, Bartzelonako auzitegiek absolbitu egin dute Oscar Alpuente begi gabe utzi zuen Mossoa.
Barrenetxearen torturengatik epaitutako Guardia Zibilak absolbitu dituzte

2017 api 06

Bizkaiko auzitegiak absolbitu egin ditu Sandra Barrenetxearen tortura-salaketengatik epaitu zituzten lau Guardia Zibilak.
Hazte Oir elkarte transfoboa hackeatu eta datu ugari publiko egin dituzte

2017 api 06

Hazte Oir elkarte transfoboa hackeatu dute, elkarteko kideek aditzera eman dutenez. Ignacio Arsuaga presidenteak euren mezua “isilarazteko” saiakera berri bat dela esan du.  
Niveak eta Pepsik iragarki bana erretiratu dute arrazismoagatik polemika eragin ostean

2017 api 06

Niveak eta Pepsik iragarki kanpainak argitaratu eta handik gutxira kendu egin dituzte. Bi konpainien iragarkiak arrazistatzat jo dituzte askok, eta sumindura eragin dute sare sozialetan.
Emakumeek gutxiago kobratzen dutela ikusarazteko legea indarrean jarri dute Erresuma Batuan

2017 api 06

Ostegunetik aurrera enpresa britainiarrek publiko egin beharko dute euren langileen arteko soldata-arrakala. Adituen ustez, neurria aurrerapauso garrantzitsua izango da berdintasunaren bidean.
II. Mundu Gerran Londresko gobernuak herritarrak animatzen zituen konposta egitera

2017 api 06

German Tortosak egiten duen Compostando Ciencia blogak argitaratu du dokumentu historikoa: “Making a compost heap” (Konpost pila nola egin) dokumental laburra.
Donostia 2016k eragindako diru sarrerek apenas berdindu dute proiektuaren aurrekontua, datu ofizialen arabera

2017 api 06

Donostiako Udalak eta Donostia 2016 kultur hiriburuaren zuzendaritzak kalkulatu dute kultur hiriburuak 47,1 milioi euro utzi dituela hiriko ehundura ekonomikoan. Kultur hiriburuaren aurrekontua 46,8 …
Torturatuak izan ziren emakumeen testigantzek dardarka jarri dute Nafarroako Legebiltzarra

2017 api 06

Torturak pairatu zituzten bost emakumek euren testigantzak kontatu dituzte asteazkenean Nafarroako Legebiltzarrean. Bost hamarkada ezberdinetan torturatu zituzten, baina antzeko testigantzak kontatu …
Iñigo Cabacasen hilketaren bosgarren urteurrenean, zigorgabetasunaren kontrako giza-katea

2017 api 06

Iñigo Gogoan Herri Ekimenak zigorgabetasunaren kontrako giza-katea antolatu du apirilaren 7an 19:30ean Bilboko Epaitegiaren inguruetan.
Erakunde publikoen laguntza falta salatu du Arabako Elikagaien Bankuak

2017 api 06

Laguntzarik gabe orain arteko gastuen plana mantentzea ezinezkoa dela azaldu dute bankuko arduradunek.