Argia

Aldizkaria

2016(e)tik partaide / 23522 post
Jarraitu
Bankuen kexu zinikoak

2021 api 29

Espainiako Bankuak mezu zinikoa zabaldu du: Espainiako Estatuko gazteen –30 urtetik beherakoen– etorkizunaz kezkatuta omen dago, langabezia eta prekarietatea utzi baitiete ondare gisa.
Pello Lizarraldek irabazi du 111 Akademiaren Saria

2021 api 29

111 Akademiak Pello Lizarralderi eman dio 2020ko Akademiaren Saria, Argiantza eleberriagatik.
Zornotzako Munarri gaztetxea ixten saiatu dira

2021 api 29

Apirilaren 28 goizean saiatu ziren Munarri gaztetxea ixten, baina operazioak oraingoz ez du aurrera jarraitu, eraikinean hiru haur dituen pertsona bat bizi delako. 
Lurzaindiak diru-bilketa berri bat abiatu du, hamabost hektarea lur bi laborari gazteri bideratzeko

2021 api 29

Kriaxera tokiko ahate arrazaren hazkuntzan dabiltzan Sabrina Larzabal eta Julen Perezen proiektua laguntzeko 75.000 euro bildu behar ditu Lurzaindiak. Horrez gain, bestelako laborantza instalazioak e…
Pandemia egoeran langileen osasun baldintzek okerrera egin dutela salatu dute sindikatuek

2021 api 29

Hego Euskal Herriko hiriburuetan Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko eguna dela-eta mobilizazioak antolatu ditu gehiengo sindikalak. Pandemia egoeran langileen osasun eta bizi baldintzek okerre…
Ipar Euskal Herrirako etxeratze-agindua ekainaren 2an bukatuko da

2021 api 29

Hamar kilometrotara mugaturiko konfinamenduak maiatzaren 3a arte iraunen du. "Progresiboki" eta "faseka" eginen da deskonfinamendua, eta urrats ezberdinen berri emanen du Emmanuel…
Hondeamakinek Aroztegitik alde egin dutela ikusita, "garaipena ospatu" eta kanpalekua utzi dute Aroztak-eko kideek

2021 api 29

Aroztak herri ekimenak apirilaren 16an abiatu zuen Lekarozko proiektuaren aurkako kanpaldia, obrak geldiarazteko helburuarekin. Tex enpresaren makinek alde egin dutela ikusita, ekimena amaitutzat ema…
Hiru emakume zizare-humusa ekoizteko proiektuaren atzean

2021 api 29

Bertako gatzagengatik da ezagun Arabako Añana eskualdea batik bat, baina duela bi urtetik, gatzarekin batere zerikusirik ez duen beste proiektu berezi bat ere badago martxan Zanbranan: A&ntild…
Garrazkiak: Gozo usaindu eta garratz bizi

2021 api 29

Garrazkien sasoia da. Gero eta gehiago ikusten dira gure baratzeetan. Gehienetan etxe inguruan. Hemengoak, gureak ez direlakoan, immigranteak diren ustetan, eta hozkilak izaki, hemen atarramendu exka…
Madrilek nahiko balu, alarma egoerak jarraitu ahalko luke EAEn edo Nafarroan bakarrik

2021 api 28

Asteazken arratsalde honetan egingo da Espainiako Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearateko Kontseiluaren bilera eta han jorratuko da alarma-egoeraren amaiera.
Espainiako aireko armadako hegazkin batek herriratuko ditu Beriain eta Fraile

2021 api 28

Artaxoako udalak hiru dolu egun deklaratu ditu. Nafarroako Gobernuak, berriz, Karlos III.a Noblearen Gurutzea emango dio David Beriaini. Legez kanpoko ehizari buruzko dokumental bat grabatzen ari zel…
Konkista alderantziz: zapatistek ekin diote bidaia Europara

2021 api 28

Nazio Askapenerako Armada Zapatistako (EZLN) kideak Mujeres Uhartetik (Mexiko) abiatuko dira maiatzaren 3an, Galiziara bidean. "La Ruta de Ixchel" izena du ibilbideak. Taldea zazpi per…