Argia

Aldizkaria

2016(e)tik partaide / 23522 post
Jarraitu
Ingeleseko hitzak Europako hainbat hizkuntzatara itzultzen ditu bilatzaile batek

2020 ots 27

European word translatorrek kontinentean hitz egiten diren zenbait hizkuntzara itzultzen ditu ingelesezko hitzak. Tartean, euskarara.
Isun gogorrak Euskal Tsunamiak deituta Behobia kolapsatu zuten hainbat gidariri

2020 ots 27

Ertzaintzak bidali dizkie isunak "Barraskilo Operazioan" egondako parte hartzaileei. 500 eta 200 euro arteko isuna izateaz gain, gidabaimeneko sei edo lau punturen galera dakarte.
200 ariketa militarretik gora Hego Euskal Herrian azkenengo bost urteetan

2020 ots 27

EH Bilduk Espainiako Parlamentuan galdetu zion Gobernuari ea Hego Euskal Herrian zenbat ariketa militar egin ziren azken bost urteetan. Haren erantzuna: 213.
Lander Martínezek dimititu egin du, Gorrotxategi EAEko Podemosen lehendakarigai izendatu ostean

2020 ots 27

EAEn apirilaren 5ean egingo diren hauteskundeetarako lehendakarigai gisa Pablo Iglesiasen ildoko Miren Gorrotxategi izendatu ostean, Lander Martinezek dimisioa eman du.
Pisu eta logela turistikoek Bilboko Alde Zaharrean duten eragina salatu du SOS Alde Zaharrak

2020 ots 27

Azkeen urteetan Bilboko Alde Zaharrean ematen ari den turistifikazio prozesuak auzokideengan eragin handia izan duela adierazi du asteazkenean eragileak. Izan ere, auzoan bizi, lan, jolastu edota lo …
Martxoaren 8aren harira, lau eguneko egitaraua osatu du Bilboko mugimendu feministak

2020 ots 27

Martxoaren 5etik 8ra arte hartuko ditu Bilboko kaleak mugimendu feministak. Antikapitalismoa, antiarrazakeria eta gorputzak eta sexualitateak gaiak ardatz hartuta, hainbat ekintza burutuko dituzte.
Eutanasiaren debekua kendu du Alemaniak, Konstituzioaren aurkakoa delako

2020 ots 27

Alemaniako Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi du 2015ean onartutako Zigor Kodeko 217. artikulua, eutanasian laguntzen duten zentroak zigortzen dituena, konstituzioaren aurkakoa dela argudiatuz.
Euskaltel, berriz ere Euskadi Fundazioaren babesle

2020 ots 27

Euskaltel txirrindularitzara itzuli da. 2013an utzi zion Euskadi taldearen babesle nagusia izateari, 1997an abiatutako bidea amaitutzat edo, orain ikusi dugun moduan, denbora baterako etenaz. Garai b…
Konpresak eta tanpoiak doakoak izango dira Eskozian

2020 ots 27

Eskoziako Parlamentuak hala bozkatuta, hilekorako tanpoi eta konpresak doakoak izango dira bertan. Erabaki hori hartu duen lehenbiziko herrialdea da.
"Egia osoa" eskatu dute Amurrion Zorroza enpresan hildako langilearen harira

2020 ots 27

100 lagun inguru mobilizatu dira asteazkenean Amurrion, Zorroza gestión de residuos enpresako lan heriotza salatu eta "egia osoa" exijitzeko.
Emakumeek lehen aldiz parte hartu dute Markina-Xemeingo saragi-dantzan

2020 ots 27

Aratuste igandean ateratzen du Zerutxu dantza taldeak saragi-dantza Markina-Xemeingo kaleetara. Zortzi dantzari eta zahagi batek osatutako taldea kalez kale ibiltzen da, geldialdi bakoitzean saragi-d…
Zortzi langile kaleratu ditu Laminaciones Arreguik

2020 ots 27

Gaurko (otsailak 27) lanuztea eta mobilizazioa iragarri dute Celsa Atlanticeko langileek.