Aurreko larunbatean XXV. Aiarako Biraren lehen etapaz disfrutatzeko aukera izan genuen. Irteera eta helmuga Laudion kokatuta zegoen, baina aurretik 44 km bete behar izan zuten ziklistek, Arespalditzako igoera epaile. Ibilbidearen gogortasunaz gain, irteeran batu ziren 120 ziklistei, eguraldiak zaila jarri tenperatura hotzarekin eta euria barra-barra.
Lehen kilometroetan, gogor borrokatu ziren txirrindulari gazteak eta saiakera askoren ondoren, 20. kilometroan, Mario Lamelak, Gerardo de la Callek (Gaztela eta Leon) eta Jaime Velascok, Bathco (Kantabria), pelotoiaren kontrolari ihes egitea lortu zuten, 30 segunduko tartea lortu arte. Bi ausartek errentari etekina atera zioten, eta nahiz eta Velascok problema fisikoak izan, Lamelaren atzetik igaro zen Arespalditzako mendatetik.
Baina pelotoiko indartsuenak ez zeuden barkatzeko, eta errepidea gora jarri bezain laster, Iñigo Elosegi, Autonervion taldeko bizkaitarrak erasoa jo zuen. Eguneko iheskideak harrapatu eta Laudiorako bidea hartu zuen pedalei indar guztiekin ekinez. Ez zen arazo bat izan berarentzat Murga eta Laudio bitarteko hamar kilometroei bakarrik aurre egitea. Zumalakarregiko etorbidean aurkeztu zen bere atzetik sartu zen boskotearekiko 41 segunduko errentarekin. Pelotoia 53 segundura heldu zen helmugara.
Sailkapen nagusian, Iñigo Elosegik jantzi zuen XXV. Aiarako Biraren Spiuk-en maillot horia eta helmugan lortutako bonifikazioei esker 45 segunduko errenta du Mario Lamelarekiko.
Larunbat honetan Aiarako Biraren 2. etapa izango dugu jokoan eta Artziniegako herriak jasoko du irteera eta helmuga. Etapa berezia izango da, egun bizi ditzakegun udaberriko klasiken antzerakoa. Artziniega herriguneko harri bideak izango du zer esan handia etaparen emaitzan, Garabilla igoerarekin batera. Lamela, Bathco taldea eta etxeko Aiara Txirrindulari Elkarteko, Luyando-Ganzedo taldekideen erasoei aurre egiteko, Elosegik indartsu eta estrategia adimentsuz ekin beharko dio.
> Aiarako Biraren 1go etapako emaitzak hemen dituzue ikusgai.
> Aiarako Biraren rutometroa hemen.