Pablo Gutierrezek lortu du lidergoa Aiarako Birako lehen etapan

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Arberas 2017ko mar. 6a, 21:37

Lehen etapako irudi bat. Argazkia: Aritz Arberas

Bigarren etapa bertan behera geratu zen, laugarren kilometroan eroriko masibo bat egon zelako pelotoian.

Larunbatean Aiarako Biraren 28. edizioa hasi zen Artziniegan. Aiarako txirrindularitza elkarteek antolatzen duten kadeteentzako lasterketa aurten berrikuntzekin etorri da: 5 etapa hiru asteburutan banatuta eta neskentzako klasifikazioa eta maillota. Arabako kadeteentzako lasterketa egutegia irekitzen duen proba berrituta zetorren, kirolari gazteen ilusioa eta anbizioak piztuz.

Horrela, lehenengo etapan, Galizia, Gaztela eta Leon edo Bizkaiko taldeak, besteak beste, gurera etorri ziren Artziniega inguruetan 44,6 kilometroko distantzia betetzeko. Garabilla igoera lau aldiz igo eta Artziniega herriguneko harbidetik pasa behar ziren.

Hasiera-hasieratik erasoaldiak hasi ziren, baina hirugarren biraren hasieran sortu zen eguneko lehen ihesaldia. Sei txirrindularik aurrea hartu zioten pelotoiari eta minutu  eta erdiko abantaila lortu zuten. Txirrindulariak Arriola-Bengoa (Madis S.L), Lartitegi (Basati Bike-Busturia), Ibañez (Ecotisa-Goerna), Castrillo (Vive), P. Gutierrez (CC Efrain) eta S. Gutierrez (Aseguras-Indupime) ziren. Haien arteko kolaborazioa bikaina izan zen eta Artziniegako helmugan aurkeztu ziren, non Pablo Gutierrez etapako garaipenarekin egin zen eta sailkapen orokorra irabazteko hautagai indartsu bezala aurkeztu zen.



Bigarren etapa, bertan behera
Iganderako bigarren etapa prestatuta zegoen. Txirrindulariak Laudioko ingurabidean 42 kilometro bete behar zituzten. Hamaiketan hasi zen lasterketa, abiadura altuan eta eraso askorekin. Baina laugarren kilometroan pelotoian eroriko masibo bat egon zen, non txirrindulari ugarik jo zuten lurra hezurrekin. Ondorioz, antolakuntzak zituen bi anbulantziek osasun zerbitzuetara eraman behar izan zituzten zaurituak. Antolakuntza, Ertzaintza, epaileak eta taldeko zuzendariekin batera, ordu batez karrera berriro martxan jartzen saiatu ziren, beste anbulantzia ibilbidera ekartzen saiatuz. Ezinezkoa zela ikusita eta segurtasuna aurretik jarriz, karrera bertan behera ustea adostu zen.

Horrela, hurrengo larunbatean Kexaa eta Murga artean jokatuko da etapa, paperean etapa gogorrena dena. Pablo Gutierrezek bere lidergoa defendatu beharko du.

1. etapako sailkapena

1. P. Gutierrez (CC Efrain)    1:11:17
2. L. Lartitegi (Basati Bike – Busturia)    4-ra
3. S. Gutierrez (Aseguras-Indupime)    10-ra

Sailkapen orokorra: P. Gutierrez (CC Efrain)
Mendiko liderra: L. Lartitegi (Basati Bike – Busturia)
Tarteko helmugak: P. Gutierrez (CC Efrain)
Taldekako sailkapena: Basati Bike- Busturia
Lehen Arabarra: J. Arriola-Bengoa (Madis S.L.)
Lehen urteko sailkapena: S. Gutierrez (Aseguras-Indupime)
Nesken sailkapena: --

2. etapa: Bertan behera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide