Pablo Gutierrez izan da Aiara Biraren irabazlea eta Opticas Luyando-Ganzedo talde onena

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Arberas 2017ko mar. 20a, 11:49

Opticas Luyando-Ganzedo izan da birako talderik onena. Argazkia: Aritz Arberas

Larunbatean Aiara Birako azkeneko etapa jokatu zen Amurrion. Pablo Gutierrez liderrak bere lehen postua defendatu behar zuen 44,5 kilometrotan sailkapen orokorra lortzeko.

Beste etapetan bezala, hasiera-hasieratik erasoka hasi ziren irteeran aurkeztu ziren 141 txirrindulariak. Izan ere, hori izan zen karrera osoko jarrera, baina 15 bat segundo baino gehiagoko tartea lortzeko gai ez zen izan inor.

15 kilometro faltan, L. Lartitegi (Basati Bike – Busturia) sailkapen orokorreko bigarren sailkatuak, matxura bat izan zuen, baina bere taldekideekin eta esfortzu handia eginez taldean berriz ere sartzeko gai izan zen.

Horrela, 34 lasterkariko multzoa Amurrioko kaleetan sartu zen eta Pablo Gutierrezek, lasterketako liderrak, garaipena lortu zuen, sailkapen orokorreko bigarren sailkatuaren aurretik, Lander Lartitegi.

Sailkapen orokorra Pablo Gutierrezentzat izan zen, jokatu diren 4 etapetan (gogoratu Laudiokoa bertan behera geratu zela), hiru garaipen berarentzat izan dira. Adierazgarria da ere, Lander Lartitegik, 3 bigarren postu eta hirugarren postua lortu dituela, mendiko maillotaz gain.

Etxeko taldeak, Opticas Luyando – Ganzedo, bere saria eduki zuen ere, taldekako sailkapen orokorra beraientzat izan baitzen.

Etapako sailkapena
1. P. Gutierrez (CC Efrain)    1:08:04
2. L. Lartitegi (Basati Bike – Busturia)    db-ra
3. D. Arroyo (Aseguras-Indupime)    db-ra

Sailkapen orokorra
1. P. Gutierrez (CC Efrain)    4:24:21
2. L. Lartitegi (Basati Bike – Busturia)    28-ra
3. D. Arroyo (Aseguras-Indupime)    49-ra

Nesken sailkapenaren garailea: E. Cuenca (Sopela-Ugeraga)
Mendiko maillota: L. Lartitegi (Basati Bike – Busturia)
Tartekako helmugen maillota: P. Gutierrez (CC Efrain)
Taldekako sailkapen nagusia: Opticas Luyando-Ganzedo
Lehen urteko txirrindularien sailkapena: S. Gutierrez (Aseguras-Indupime)
Lehen Arabarra: J. Arriola-Bengoa (Madis S.L.)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide