Ciao Michele

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Arberas 2017ko api. 29a, 14:29

Michele Scarponi txirrindularia./ wikipedia

Aurreko larunbatean, bizitzak kolpe latza eman zigun. Ulertezinak diren horietakoak, ez dituzunak espero eta sinetsi nahi ez dituzunekoak. Michele entrenantzen ari zela, utzi zigun.

Betirako gainean eramango dugun pena eta tristura sakonaz bete ginen; lagun baten galera, aita, senarra, semea, anaia, neba. Bere beste familia, txirrindularitzakoa, Astana taldekoak, ere kide bat galdu zuen.

Micheleren palmaresa ederra zen, txirrindulari bikaina, dudarik gabe. Lasterketa asko irabaziz gain, korrikaldi asko irabazarazi zien bere taldekideei.

Bestalde, Michele benetako txalpeduna zen eguneroko bizitzako lasterketan. Taldean eta txirrindularitzan ez dira berarekin bizipen alai bat ez dutenak eta bere izaeraz txundituta geratu ez direnak. Beti alai, irribarretsu, bizitzaz gozatzen duen pertsona horietakoa eta bizipoz hori azalerazten zuenetakoa. Taldekideetaz arduratuta, nola lagundu eta nola egunero hobetu ahal genuen buruari bueltak ematen zizkion uneoro.

Taldeko motorra zen, aurrera mugitzen laguntzen zuena, arazoak erlatibizatu eta leuntzeko trebezia bereziarekin. Bere motibazioa guztiekin partekatzen zuen eta taldekideak ilusioz betetzen zituen. Erreferente bat, ispilua begiratzeko, bizitzeko jarrerari dagokionez.

Horrela gogoratuko zaitut nik Michele. Zure bizitza ikusteko era, jokaera, gure barnean zatitxo bat utzi duzu. Faltan botako zaitugu, baina ez zaitugu inoiz ahaztuko. Ciao Michele

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide