Hilabete bukaerarako ikastaro eskaintza Artziniegan

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz San Jose 2013ko ots. 13a, 21:05

Artziniegako udalak bi ikastaro antolatu ditu hil honen bigarren hamabostaldirako eta martxoko lehen hamabostaldirako. Lehenengoa, "Gozogintza sortzaile tailerra" izango da, eta bi egunez egingo dena, otsailaren 15ean eta 22an. Tailerraren helburua azkenaldian bogan dauden gozokiak eta pastelak egiten ikastea da, cupcake-ak batez ere, baina baita apainduriko magdalenak ere. Horretarako gozogintza mota honen oinarrizko tresnak eta beren erabilera irakatsiko dira, eta ondoren ikasleek errezetak beren etxeetara eramateko aukera izango dute.

Artziniegako udalak bi ikastaro antolatu ditu hil honen bigarren hamabostaldirako eta martxoko lehen hamabostaldirako. Bietan lehenengoa, "Gozogintza sortzaile tailerra" izango da, eta bi egunez eramango da aurrera, otsailaren 15ean eta 22an. Tailerraren helburua azkenaldian bogan dauden gozokiak eta pastelak egiten ikastea da, cupcake-ak batez ere, baina baita apainduriko magdalenak ere. Horretarako gozogintza mota honen oinarrizko tresnak eta beren erabilera irakatziko dira, eta ondoren ikasleek errezetak beren etxeetara eramateko aukera izango dute. Ikastaroaren ordutegia arratsaldeko 17:00etatik 20:00etarakoa izango da, Arteko Gure Ama ikastetxeko sukaldean, eta ikastaroaren prezioa 3€. Udalak haur zaintza zerbitzua eskeini du ikastarora joan nahi eta 3 urtez gorako haurretaz arduratu behar duten pertsonentzako, hori bai, beti ere 5 haurretik gora baldin badago. Ikastaroan izena emateko epea otsailaren 11tik 13ra bitartekoa izan da Artziniegan erroldatuta daudenentzat, eta otsailaren 14etik aurrera gainontzekoentzako epea zabalduko da.

Bigarren ikastaroa zoru pelbikoaren gainekoa da, eta edozein adineko emakumeei zuzenduriko ikastaroa da. Azalpen teoriko eta praktikoen bitartez, ikastarora gerturatutako emakumeek teknika honen inguruan gauza gehiago jakin ahal izango dute eta oinarrizko ariketak ikasi, gero etxean egin ahal izateko. Ikastaro hau egiteko bi txanda eskeini ditu Artziniegako udalak, lehenengoa 21 eta 28 egunetan eta hurrengoa martxoaren 7an eta 14ean. Kasu bietan ordutegia 17:30etaik 18:30etarakoa izango da, Artziniegako kiroldegian, eta ikastaro honetan izena emateak ere 3€ balioko ditu. Ikastaroan izena emateko epea otsailaren 14tik 18ra bitartekoa izango da Artziniegan erroldatuta daudenentzat, eta otsailaren 19tik aurrera gainontzekoentzako epea zabalduko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide