Murrizketek Artziniegako Museo Etnografikoa ixteko arriskuan utzi dute

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz San Jose 2012ko ots. 14a, 09:25

 

Urtarrilaren 2an alkateak sinatutako dekretuak murrizketa gogorrak proposatzen ditu Artziniegako udal aurrekontuan, eta besteak beste Artziniegako Museo Etnografikoari dagokion diru kopurua 61.000 eurotik 26.000 eurora murrizten du.Erabaki honen aurrean Artea Etnografi Elkarteko kideek hainbat ekimen egingo dituzte hilabetean zehar.

 

Urtarrilaren 2an alkateak sinatutako dekretuak murrizketa gogorrak proposatzen ditu Artziniegako udal aurrekontuan, eta besteak beste Artziniegako Museo Etnografikoari dagokion diru kopurua 61.000 eurotik 26.000 eurora murrizten du.Erabaki honen aurrean Artea Etnografi Elkarteko kideek hainbat ekimen egingo dituzte hilabetean zehar.

 Gauza jakina da udalek azken urteetako egoera ekonomiko larrienari egin behar diotela legegintzaldi honetan, eta egoera horretan ere dago Artziniegako udala. Udal gobernuak egoera horri aurre egiteko 2011 urteko aurrekontua luzatu du eta Alkatearen dekretu bidez zenbait partida murriztu edo ezabatu ditu. Horien artean nabarmenak dira Erdi Aroko azokari egin zaion murrizketa edo AEKrekin zuen hitzarmena bertan behera uztea, baina deigarriena Museo Etnografikora zuzenduriko partidaren murrizketa izan da, 61.271,52 eurotik 26.000 eurora txikiagotzen dena.

 Erabaki hori otsailaren 2an burutu zen plenoan izan zuten mintzagai udal talde politikoek eta museoko arduradunek, Artea Etnografia elkarteko kideek. Elkarteko ordezkariek plenoan idazki bat irakurri zuten, eta bertan hartutako erabakiaren aurrean duten kezka adierazi zuten. Elkartekideen hitzetan murrizturiko diru partida museoko langileen soldatak ordaintzera bideratzen da, eta ondorioz, horrek kolokan jartzen du museoa irekita mantentzea.

 Elkartea, egoeraz kezkaturik, otsailean zehar hainbat jarduera eramango ditu aurrera Artziniegako museoaren ixtea galarazteko asmoarekin. Honako hau da komunikabideetara igorri duten ekintzen zerrenda:

 Artea Etnografi Elkarteak, ARTZINIEGA MUSEOAren kudeatzailea, erabili egin diren prozedurekin, aplikatu egin zen murrizketekin eta sorturiko egoerarekin ados ez dagoenez, egoera bideratzeko asmoz hainbat ekintzak egin ditu:

1.- Joan den 2012ko otsailaren 2ko Udalbatzan bere ezadostasuna aldarrikatu zuen.

2.- Komunikabideetara, 2012ko otsailaren 3an, goian aipaturiko egoeraren berri bidali egin zuen.

3.- Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburuorde eta Zuzendariarekin elkartu egin da 2012ko otsailaren 7an.

4.- Pasadan otsailaren 8an egin zen Bileran parte hartu zuen Artziniegako Udal, Aiaratur (Aiarako Turismoa) eta Artadi (Gida Zerbitzua) enpresarekin.

 

Otsailaren hurrengo egunetarako Artea Etnografi Elkarteak:

5.- Euskal Parlamentura hurbilduko da honen Kultura Batzordean agertze-eskaera baieztatu ondoren.

6.- Arabako Biltzar Nagusian, Kultura Batzordean agertzea eskatuko du.

7.- Elkarte bera Udala, Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzarekin bilduko da.

8.- Artziniegako Udal Kultura Batzordean agertzea eskatuko du.

9.- Goian aipatzen diren Batzordeen kideek, hurrengo egunetan, ARTZINIEGA MUSEOA bisitatuko dute, zuzen-zuzenean sortu den ondarea eta azken 30 urte hauetan Elkarteak gauzatu egin duen lana ezagutzeko.

 

Momentuz Artziniegako Udal Gobernuak ez du erantzun ofizialik eman.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide