FIDEL NADAL - Arranque

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz San Jose 2011ko abe. 21a, 15:19

1994. urtea zen eta Esan Ozenki diskoetxeak mundura irekitzeko saiakera egiten zuen, Gora Herriak Azpizigiluarekin. Lehenengo lau diskoak munduko lau bazterretatik zetozkigun, Italiako Banda Bassotti, Suitzako Wemean, Kubako Garaje H eta Argentinako Todos Tus Muertos. Talde bereziak ziren denak, baina agian gurean arrakasta gehien izan zuen taldea, Banda Bassotti sasi-euskaldunak alde batera utzita, Todos Tus Muertos taldea izan zen, eta zuzenekoak ikusteko aukera izan genuenen artean batez ere Pablito eta Fidel abeslariak.

1994. urtea zen eta Esan Ozenki diskoetxeak mundura irekitzeko saiakera egiten zuen, Gora Herriak Azpizigiluarekin. Lehenengo lau diskoak munduko lau bazterretatik zetozkigun, Italiako Banda Bassotti, Suitzako Wemean, Kubako Garaje H eta Argentinako Todos Tus Muertos. Talde bereziak ziren denak, baina agian gurean arrakasta gehien izan zuen taldea, Banda Bassotti sasi-euskaldunak alde batera utzita, Todos Tus Muertos taldea izan zen, eta zuzenekoak ikusteko aukera izan genuenen artean batez ere Pablito eta Fidel abeslariak.

Aurreko baten Todos Tus Muertos-en egungo nondik norakoak komentatu nituen, eta Fidel Nadalek bakarka jarraitu zuen norabidearen gaineko komentario bat ere. Ba tira, hona hemen Fidel Nadal.

Benetan bitxia da Fidelek egin duen bidea. Errastafaria zela argi zegoen hasieratik. Bera zen ere TTM eta Lumumba taldeetan reggae ukitua ematen zuena, baina ezin iragarri zitekeen horri heldu, eta, burubelarri, ragga musikan eta errastafarismoan hainbeste murgilduko zenik. 1998. urtetik 20 diskotik gora atera ditu, zenbait urtetan 3 disko kaleratuz. Benetan uzta oparoa. Bien bitartean, Rolling Stone aldizkariko Argentinako bertsioan azaleko orrian ere atera izan da, erregaeari buruzko zenbakian. Bere kanta batzuk bideoan ikusteak ere merezi du, adibidez, Te robaste mi corazon, Emocionado edo Arranque bera. Nik ez dakit nola definitu, bakoitzak jar diezaiola nahi duen izena.

Egia esan Fidel Nadalen disko oso bat segidan entzutea lan nekeza izan daiteke, oso errepikakorra, baina noizean behin haren abesti bat tartekatzea irrifarra agertzea sortzen du, zinez. Oraingo honetan, beraz, nire helburua ez da Fidel Nadal bera edo bere diskoak gomendatzea, baizik eta, bitxikeria moduan, jarraitu duen bidea ezagutaraztea.

PD: Idazki honetarako informazioa bilatzen nengoela Todos Tus Muertos taldeko Horacio «Gamexane» kitarrajolea duela hilabete bat hil dela enteratu naiz. Tira, agurrik beroenak tipo xelebre hari (Hitz Egin bideoan berak egiten dio “agur” Galindori: “Galindo, no te las vas a librar!”)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide