Mundu osoko Jaiotza bilduma ikusgai Santxotena Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz San Jose 2011ko aza. 30a, 08:41

Artziniegako Santxotena Tailer-Museoak, urtero bezala, bere jaiotza bildumaren erakusketa ireki zuen pasaden igandean. “Munduko Jaiotzak” bildumaren XIII. erakusketa da, eta oraingo honetan 703 jaiotza ikus daitezke museoan, iazko kopuruaren bikoitza. Museoaren zuzendaria, Teresa Lafragua, da bildumaren jabea eta sortzailea, eta txiki txikitatik hasi zuen jaiotzak biltzeko zaletasuna. Erakusketan Kolonbia, Kuba, Australia, Tanzania, Txina edo Georgia bezalako leku urrunetan egindako jaiotzak aurki ditzakegu, baina baita gure inguruko herrialdetakoak ere.

Artziniegako Santxotena Tailer-Museoak, urtero bezala, bere jaiotza bildumaren erakusketa ireki zuen pasaden igandean. “Munduko Jaiotzak” bildumaren XIII. erakusketa da, eta oraingo honetan 703 jaiotza ikus daitezke museoan, iazko kopuruaren bikoitza. Museoaren zuzendaria, Teresa Lafragua, da bildumaren jabea eta sortzailea, eta txiki txikitatik hasi zuen jaiotzak biltzeko zaletasuna. Erakusketan Kolonbia, Kuba, Australia, Tanzania, Txina edo Georgia bezalako leku urrunetan egindako jaiotzak aurki ditzakegu, baina baita gure inguruko herrialdetakoak ere. Egurra, zeramika, beira, portzelana,.... hainbat materialetako piezak osatzen dute bilduma.

 Aurtengo berrikuntzen artean Lladró Balentziako portzelana etxeak ekoizturiko hainbat jaiotza aurkituko dugu, eta haien artean PabloVI. Aita Santuarentzako bereziki eginiko hiru errege magoen irudi batzuk. Originalak, Aita Santuak berak ilargia lehen aldiz zapaldu zuten hiru astronauta ipar amerikarrei oparitu zizkien, Armstrong, Aldrin eta Collinsi hain zuzen.

 Jaiotza bakoitzaren atzean istorio bat dago, eta berauek ezagutzeko modurik onena, Artziniegara gerturatu eta erakusketa bisitatzea izango da. Erakusketa azaroaren 26tik urtarrilaren 31ra bitartean egongo da zabalik, ostegunetik igandera goizeko 11:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:30etara. Prezioak ondokoak izango dira: Sarrera arrunta 5€, erretiratuak 4€, Ikasleak 3€ eta 6-12 urte bitarteko umeak 2€.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide