Inauxa enpresaren aurkako epaiketa gaur, langile bat kaleratzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz San Jose 2011ko aza. 24a, 10:33

Gaur Gasteizko lan arloko epaitegian Inauxa enpresaren aurkako epaiketa egingo da,aurtengo irailaren 2an langile bat kaleratzeagatik. Langile horrek errelebo-kontratu bat zuen, eta Inauxako zuzendaritzak eta enpresa-batzordeak sinatutako akordioaren arabera kontratu hori mugagabea izatera pasatu behar zen egun berean, langilea kaleratua izan zen.

Gaur Gasteizko lan arloko epaitegian Inauxa enpresaren aurkako epaiketa egingo da,aurtengo irailaren 2an langile bat kaleratzeagatik. Langile horrek errelebo-kontratu bat zuen, eta Inauxako zuzendaritzak eta enpresa-batzordeak sinatutako akordioaren arabera kontratu hori mugagabea izatera pasatu behar zen egun berean, langilea kaleratua izan zen.

Enpresa batzordearen esanetan, enpresak bidegabeko kaleratzea egin duela onartu badu ere, langileak jarritako salaketarekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu du, enpresak batzordearen eta zuzendaritzaren arteko akordia ez betetzeaz gain, laneko hitzarmen kolektiboa ere ez baitu bete, langile bat legez kanpo kaleratua denean honek berriz laneratzearen eta kalte-ordainaren artean aukeratzeko eskubidea baitu.

Gaurko mobilizazioak deitu ditu enpresa-batzordeak

Horregatik guztiagatik, protesta egiteko deia egin du Inauxako enpresa-batzordeak, gaurko bi elkarretaratzea deituz, bata lan arloko epaitegiaren aurrean 11:15etatik 11:30etara lankidea epaiketaraino babesteko, eta bestea enpresaren aurrean 13:45etatik 14:15etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide