Iazko arrakasta ikusita aurten ere Artziniegako tabernetan pintxo-pote kanpaina martxan jarri da, Ostiraletan. Gainera aurten herriguneko taberna guztiak atxikitu zaizkio kanpainari.
Ostegun, ostirala edo larunbatean izan, eta Amurrion, Laudion, Urduñan zein Artziniegan egin, pintxo-potea arrakastarako formula egokia bilakatu da aiaraldean, eta horregatik, eta bigarren urtez, AEME - Artziniegako Enpresa eta Merkataritza Elkarteak babesturik 2. pintxo-pote denboraldiari hasiera eman zitzaion pasa den ostiralean, hilak 23. Aurten gainera iaz pintxo potea martxan jarri zuten 5 tabernei, Llantada, Kobá, Ostargi, Herriko Tabernei eta La Torre hotelari, 5 taberna berri gehitu zaizkio, Alain, La Villa, La Encina, Baztokia eta La Casa del Pozo Tabernak.
Pintxo-potea ostiralero eramango da aurrera, eta 19:00etatik 22:00tara egiten den ibilbide honetan, pintxoa eta edaria euro baten truke kontsumitu ahal izango dira. Eskaitza hau aipatutako AEME elkartearen antolakuntzari eta "Bebidas Serrano" eta "Bodegas Casa Primicia"-ren laguntzari esker izango da posible.