La Kinky Beat talde Bartzelonarra soinu mestizoaren ikurrinaren eramale gisa hartu dute aditu askok, baina nire ustez etengabe bere izaera berritzeko eta asmatzeko beharra duen taldea besterik ez da, eta ez da gutxi. Oraingo honetan “Massive Underground” disko berria aurkezten dute.
2003. urtean hainbat taldeetatik zetozen musikariak jasotzen zituen proiektu horrek rocksteadya, punka eta reggaea bateratzen zituen, eta kaletar kutsua nabari zitzaion bere nota guztietan. Pixkanaka elektronikara eta club soinuetara hurbiltzen joan dira, eta horren adibide Karate Beat beren aurreko diskoa, break beat-a eta junglearen presentzia oso nabarmenarekin, energia indartsua uneoro.
Ibilbide horren bukaera, momentuz behitzat, honako Massive Underground lana dugu, oso estudiokoa eta kaletar espiritu hori ia desagertzeraino murriztu duena, baina aldiz drum and bass eta reggaearen presentzia oso inportantea duena. Taldearen sustraiak dihardute, Chalart 58, Willy Fuego eta Miry Matahari taldekideen baitan. Orain gainera zuzenetarako bi formazio sortzea asmatu dute, bat aurreko biretan bezala kontzertu arruntetarako, eta beste egitura murritzago bat club saioak egin ahal izateko. Beraiek ikusteko hurrengo aukera Donostiako Guardetxea aretoan, Ekainaren 10ean.