Laudioko PSE-k Latiorro auzoan duen egoitzan egindako prentsaurrekoan, maiatzaren 22an ospatuko diren udal hauteskundeetarako bere programa aurkeztu zuen. Saio berean ere Laudioko Udalerako bere hautagaien aurkezpena egin zen.
Pasaden ostegunean, eta Txaro Sarasua zinegotzi eta parlamentaria buru zutelarik, Laudioko udalerako beren zerrenda aurkeztu zuten, Txaro Sarasuaz gain lehenengo postuetan hurrengo pertsonek osatzen dutena: Julian Larisgoitia, Vernica Larisgoitia, Jesús Martinez, Eduardo Díaz de Zumento eta Marina García. Haien esanetan zerrenda anitza eta lanerako konprometitua aurkezten dute.
Programari dagokionean, errepaso zabala eman zioten programa osatzen duten zutabe nagusienei, eta hurrengo lerroetan laburbiltzen situgu saioan aipatutako gai nagusiak:
- Herritar Partaidetza sustatu eta zinegotzigo bat sortu eta udal kudeaketan gardentasun osoa bultzatu.
- Etxebizitzaren hazkunde jasangarri bat.
- Auzoetan ekiteko lau urterako inbertsio plan bat.
- Formazio eta enplegua aktibatzeko baliabide gehiago.
- Kultur azpiegiturak bultzatu: Altzarrateko erabilera anitzeko aretoa, parkearen eraberritzea eta udalatxe zaharra konpondu.
- Laudioko Kirol Kontseilu bat sortu.
- Gazteen lokalen gaineko bizikidetza proiektu bat adostu eta "infogazte" bat sortu.
- Nagusiei begira irisgarritasun neurriak ezarri udalerrian.