Sarean Harrapatua

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz San Jose 2011ko mai. 3a, 12:57

Duela urtebete ari da Aiaraldea gure inguruko berriak gugana ailegarazten (Zorionak Aiaraldea). Paperean? Irratiz?... ez sarearen bitartez. Izan ere “Sareak” erabat aldatu ditu aurrez hartuta genituen hainbat ohitura, eta haien tartean ere musika aurkitu, lortu eta entzutekoa, eta lehen kasetak elkartrukatzen genituen bitartean orain mp3ak edo interneteko helbideak trukatzen ditugu. Ba hala musika sareetan erortzeko zaletasuna dugu batzuek, eta orduak eman helbide batetik bestera saltoka musika ezberdinek gure espiritua kutsa dezaten itxaroten.

Oraingo honetan ez dut talde honetaz edo hartaz hitz egin nahi, bere diskoa edo zuzenekoa ona den edo ez, honako proposamen musikal hau informazioa trukatzeko espazio irekia nahi dut bihurtu. Myspace musikarientzako aukera berriak eskaini ditu, bere musika sarean entzungai usteko. Hau bereziki mesedegarria izan da sortzen ari diren taldeentzat, disko edo maketa atera beharrik ez dutelako beren musika ezagutarazteko. Baina oraingo honetan ikusi dudan beste fenomeno bati erreparatu nahi diot. Badira musikari ezagun asko aukera berri hau diskoetan kabitzen ez diren kantak eskegitzeko erabiltzen dutenak: bertsioak, erremixak, abesti ineditoak.....

Eta honako hau da nire proposamena: jar itzazue zuek aurkitu dituzuen altxor eta harribitxi horiek, denok entzun ditzagun, eta nire proposamena denez nik jarriko dut muga bakarra: batez ere editatu gabeko edukiak biltzen dituzten web helbideak trukatzea da helburua, eta ez diskoan ateratako abestiak biltzen dituzten orrialdeak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide