ASIAN DUB FOUNDATION - Zuzenean

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz San Jose 2011ko api. 5a, 14:26

Berriz ere Asian Dub Foundation gurean, eta ADF beti bereari eusten, musika elektronikoa, hip-hopa eta indoasiar sustraien arteko bidegurutzean. Beste behin ere Asian Dub Foundation-ek erakutsi zigun gauzak aldatuta ere leku berean geratzea posible dela. Zaila da hainbeste taldekideren aldaketa egiten duen talde bat aurkitzea, eta aldi berean beti bezain gozagarri suertatzea haien saioetara gerturatzea.

Berriz ere Asian Dub Foundation gurean, eta ADF beti bereari eusten, musika elektronikoa, hip-hopa eta indoasiar sustraien arteko bidegurutzean. Beste behin ere Asian Dub Foundation-ek erakutsi zigun gauzak aldatuta ere leku berean geratzea posible dela. Zaila da hainbeste taldekideren aldaketa egiten duen talde bat aurkitzea, eta aldi berean beti bezain gozagarri suertatzea haien saioetara gerturatzea.

Bederatziak pasata ziren eta kontsumismoaren monumentua den Megaparkeko Rock Star aretoaren sarreran ehundaka pertsonako ilara mantentzen zen. Zaleak denak, eta saridunak asko, izan ere hara bertaratutako askok (gehienak antza) musu-truk lortu sortu zuten sarrera gure bizkayako aurrezki kutxak egindako zozketari? esker (ni ere tartean, mea culpa). Honek bere ondorioak izan zituen gerora, aretoa topera bete baitzen, baina askok ez zuten apenas taldea ezagutzen. Giro ona egotea da klabea, eta antolaketa apur batekin, zaleenak aurrean jarriz eta gainontzekoak aretoa betetzen, hori lortu egin zen, giroa berotzea apur bat kostatu zen arren.

Eta giroa berotze kontuetan ezin hobeak dira Asian Dub Foundation. Beraien jarrera, erritmoa eta abestiak intentsitate handia ematen diete haien saioei. Azpimarratzekoa batez ere bi abeslarien energia eta perkusiolaria. Tablei eta dhol-ari eraginda saltoka jarri zituen etengabe gazte eta ez hain gazteak. Apur bat motz egin bazen ere, beren abestirik potente eta ezagunenetaz gozatzeko beta egon zen, besteak beste Free Saptal Ram, Fortress Europe, Oil, London Eye, edo nola ez Flyover.

Jada ez daude Dr. Das, Deeder Zaman gaztea, Gheto Priest errastafaria edo beste hainbat, baina ADF 1993an Londonen sortzea eragin zuen espirituak bizirik dirau: lan komunitarioa musikaren bidez lantzea, arrazakeria salatzea eta giza eskubideen alde egitea. Oroitzapen berezia egin zieten ere Tunisia, Egipto, Maroko, Libia, Yemen, Dubai,... herritarrei, hori da oraingo historia, History of Now.

Irudiak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide