OJOS DE BRUJO - Corriente Vital

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz San Jose 2011ko mar. 8a, 08:00

10 urte pasa omen dira Ojos de Brujo taldeak “Vengue” beren lehen lana atera zuenetik, eta urteurrena ospatzeko beren ibilbidea laburbiltzen saiatzen den diska bat atera dute, “Corriente Vital”, kasu honetan ere DVD, disko-liburu, eta osagarri guztiekin. Baina agian disko honen ezaugarririk nabariena beren agurra suposatzen duen diskoa dela izan daiteke. Hala da, Ojos de Brujo badoa, eta zutabetxo hau haien ibilbideari omenalditxoa izan dadila.

10 urte pasa omen dira Ojos de Brujo taldeak “Vengue” beren lehen lana atera zuenetik, eta urteurrena ospatzeko beren ibilbidea laburbiltzen saiatzen den diska bat atera dute, “Corriente Vital”, kasu honetan ere DVD, disko-liburu, eta osagarri guztiekin. Baina agian disko honen ezaugarririk nabariena beren agurra suposatzen duen diskoa dela izan daiteke. Hala da, Ojos de Brujo badoa, eta zutabetxo hau haien ibilbideari omenalditxoa izan dadila.

Ojos de Brujo hainbat musika estilo bateratu ditu beren lanetan, beti ere flamencoaren pisu oso handi batekin, eta nire ustez ere hainbat entzule estilo horien aurrean izan zitzaketen beldurrak gainditzen lagundu duen taldea da. “Vengue” diskoan Marinak eta Dani (Macaco)-k egiten zuten bikoteak indarez janzten zituen abestiak. “Bari” konfirmazioa izan zen, Macacok taldea utzi eta bere bakarkako proiektua jorratzen zuen bitartean (arreta berezia merezi du El Niño de la Pinturas-en portadak). “Techari” izan daiteke agian beren lanik landuena, bidaietan ikasitako gauzak musikatzen dituen diskoa (indiako Tablak, kubatar tronpetak,...). “Aocaná” izan da again beren lanik ahulena, naiz eta Ojos de Brujoren izaera hor mantentzen den. Txosnetan, Topaguneetan, aretoetan eta jaialdietan ikusi ahal izan ditugu, eta beti gozagarri. Bakarkako lanetara itxaron beharko dugu, horrelako musikariek fruitu gehiago emango baitituzte.

Beren azkeneko diskoa, egia esan, ez dut uste beren ibilbidearen laburpen eta omenaldi hoberena denik, hainbat artista ezagunekin egiten dituzten bertsioak beren erroak galtzera eramaten baitituzte abesti asko, Estopa taldearekin egiten duten “Na en la Nevera” edo Amaralekin egiten duten “Corre Lola” adibidez. Norberak bere lana nahi duen bezala eraldatzeko eskubidea dauka, ez naiz ni horan sartuko, baina “Corriente Vital” edo “Todos Mortales” abesti berriekin geratzen naiz, eta nola ez Get Up, Stand Up abestiaren bertsioarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide