Aurrekoan Manu Chao eta Roy Paci gora eta behera nengoela Bidji-ren izena atera zen, eta hara nondik eskuetara erori zaidan azken egunetan bere azkeneko lana. Egia esan tipo honen nondik norakoak ez nituen ezagutzen, eta 08001 talde kataluniarrarekin egindako kolaborazioak besterik ez nituen entzunda. Ba ekarpen gehiagorik egin ez zuela ziurra zirudienean, Messages bere azkeneko lana entzun eta benetan gomendagarria iruditu zait.
Bidji izenaz azaltzen zen Radio Bembarekin eta 08001 taldeekin, baina bere bakarkako lanetan Lyricson izena hartzen du Guineako gure reggaeman honek. 1979 jaio eta urte gutxirekin Liberian izan zuen bizilekua, bertako guda zibilak Estatu Batuetara mugiarazi zuen arte. Bertan erlijio rastafaria ezagutu eta reggaea abesten hasi zen. Urteekin Parisen bukatu zuen eta han Manu Chao ezagutu zuen, eta Manurekin bilboraino iritsi.
Esan bezala rastafari sinesduna da Soulemane Boukara – Bidji – Lyricson, eta ondorioz diskoa honetan ere erlijio horren parafernalia guztia entzun dezakegu: Etiopia, Haile Selassie, Babilonia, Jamaika, ... eta baita askatasunari, maitasunari eta iraultzari zuzenduriko abesti asko ere.
Messages diskoan badira reggae klasikora asko hurbiltzen diren abestiak, baita pop ukitua dutenak ere, eta baita bere ahotsa hip-hop raggaren zerbitzura jartzen dituen abestiak ere. Hainbat aukera ezberdinen arteak diskoko abesti garratz eta gogorrenetariko bat aukeratu dut tipo honen tamaina entzun dadin, Blessings Multiply.