LA PEGATINA - Aqui es nadal i estic content

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz San Jose 2011ko urt. 5a, 19:05

Gabonak badoaz eta ezin dut aukera pasatzen utzi eta gabonetako abesti bat jarri behar izan dut. Batzuek posez bete eta beste batzuk amorrarazten dituen urteko garai honek baditu ere bere ereserki musikalak, eta horiek indartze aldera nire ekarpena egiteko zutabetxo hau baino aukera hoberik ezin nuen aurkitu. Gainera bide batez aspaldian zorrotik ateratzeko zain zegoen musika taldea ateratzeko balio du, primeran beraz.

Gabonak badoaz eta ezin dut aukera pasatzen utzi eta gabonetako abesti bat jarri behar izan dut. Batzuek posez bete eta beste batzuk amorrarazten dituen urteko garai honek baditu ere bere ereserki musikalak, eta horiek indartze aldera nire ekarpena egiteko zutabetxo hau baino aukera hoberik ezin nuen aurkitu. Gainera bide batez aspaldian zorrotik ateratzeko zain zegoen musika taldea ateratzeko balio du, primeran beraz.

La Pegatina Kataluniako errunbaren oraina dira. Ez dira ordezkari bakarrak, noski, asko dira eta oso izaera desberdinekoak errunba bere jatorrizko eran edo hainbat erritmorekin nahasturik jotzen duten taldeak. Batzuk aipatzeko Amparanoia, Muchachito Bombo Infierno, Dusminguet, Manu Chao bera edo zergatik ez, guztien aitona dena, Peret bera.

La Pegatina 2003an sortutako taldea da. Sound system abizenarekin eta bakarrik hiru taldekiderekin hainbat eta hainbat errekopilazioetan abestiak sartzen joan ziren 2007 Al carrer! Diskoa atera zuten arte. 2009an Via Mandarina beren bigarren lana atera zuten eta abesti horiekin ibili dira gora eta behera hainbat herrialdeetan zehar beren dantza eta jairako erritmoak sakabanatuz. Orain beren hurrengo diskoa izango dena grabatzen ari dira eta beraz beraietaz hitzegiteko aukera gehiago egongo dira. Momentuz honako abesti hau erabili zuen pilak berriz ere lanerako kargatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide