Naparrak omen gara danak mapako gure izkina txiki honetan, baina benetan napar lurretan jaiotakoek izaera berezia daukatela ezin da ukatu, oso propioa, eta gauzak bereganatzeko gaitasun paregabea. Behin baten Gavilan ezizena zuen abeslari batek mexikora egin zuen hegan, eta bueltan naparmexa ekarri zuen, eta euskal herriko eszenatoki eta aretoak korridoak entzuteko leku ezin hobeak bihurtu. Huajalote haiek mexikorekin harremana izan zuten antzera, irunerriko Bizardunek iparralderako bidaia egin eta gurera irlandako pub zaratatsuenen giroa ekarri digute.

Ezin da ukatu euskal musikak eta irlandako musikak behintzat sustrai hurbilagoak dituztela musika mexikarrak baino, eta baita euskal folkaren talde ezagun askok ere iparralderako bidai hori egin dutela maiz, baina Bizardunen proposamena berritzailea dela ere esan daiteke, jende hain gazteak egiteak eta ispiritu punkari lotzea ez baizitzaion jende askori bururatuko. Etiketetatik ihes egin ordez haiek argi daukate berea: Euskal Folk Erradikala.
Bizardunen ezaugarri bereizgarriena lotsagabekeria da zalantzarik gabe. Beraien “rebel music”-a berez da lotsagabea erritmo eta doinuetan, baina letrek daramate tade honen axolagabekeriaren zama hadiena. Ez dute ez ezer ez inor errespetatzen eta probokazioa bilatzea dute helburu jotzen duten plaza guztietan. Amurrion eskola publikoaren egunean horren adibide asko utzi zituzten.
Benetan bitxia iruditzen zaidana diskaren izena bera da. Deigarria hasiera batean. Zer ote da “En Zuzwang”? Ba antza (internet orojakileari eskerrak) egiten duzuna egiten duzula, edozein mugimenduk egoera txarrago batera eramaten zaituelako unea da alemanierako hitz elkarketaren esanahia, xakearen munduan erabilia lehenengo mugitzen duenak galtzen duela adierazteko. Taldearen autodiagnostikoa?? Batek daki.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.