COLOR HUMANO - Madibá

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz San Jose 2010ko aza. 16a, 17:46

Madibá. 2010. urtean argitaratutako Color Humanoren azken diska honek ez dakar gauza berririk egia esan, ez behintzat beren aurreneko diskoekin alderatuta. Kasu honetan baina honek ez du ezer txarrik esan nahi, izan ere beren aurreko lana, Burundanga, 1999. urten argitaratu zuten. Beraz oraingo honetan eskertzekoa da 10 urte eskenatokietatik at egon eta garai hartako soinu berbera berreskuratzea.

Madibá. 2010. urtean argitaratutako Color Humanoren azken diska honek ez dakar gauza berririk egia esan, ez behintzat beren aurreneko diskoekin alderatuta. Kasu honetan baina honek ez du ezer txarrik esan nahi, izan ere beren aurreko lana, Burundanga, 1999. urten argitaratu zuten. Beraz oraingo honetan eskertzekoa da 10 urte eskenatokietatik at egon eta garai hartako soinu berbera berreskuratzea.

Talde honen arima den Jose “el Kapel” musikariak Manu Chaok edo Sargento Garciak punketik musika latinora egindako bidaia berbera egin zuen, eta antzeko sustraiak ikus ditzakegu beraz Color Humanoren abestietan ere. Auzoko kutsua duten abestiak, frantziarrez eta gaztelaniaz abestuak, eta aniztasuna eta giza eskubideak goraipatzen dituzten letrak. Bere garaian euskal herriko eszenatokietatik maiz ikusi ahal izan genituen. Amparanoia, Tonino Carotone edo Joxe Ripiauren urteak ziren, eta euskal herriko jaietan rocketik aparte ere bazeuden gorputza astintzeko erritmo beroagoak.

Agian disko honetan urteek ematen duten lasaitasuna nabari da, eta ez daude garai bateko “mariposa loca” edo “dios de palo” bezelako abesti alai eta arinak, baina beraiek berriz ere entzuteko balio badu behintzak, ongi etorria izan dadila Color Humanoren etorrera berri hau.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide