1988. urtean sortu zen taldea bada ere Todos Tus Muertos gure artean ezagunak 1994. urtean egin ziren, Gora Herriak azpizigiluaren agerpenarekin. Esan Ozenkik gure herriko mugak gainditzeko ideiarekin gurera Banda Bassotti, Wemean edo Garaje H taldeak gerturatu zizkigun, eta beraiekin baita ere Argentinatik Todos Tus Muertos. Taldearen abeslaria zen Fidel Nadal euskal herrira Manu Chaorekin etorri zen aurretik ere. Mano Negra bere azkenetan zegoen eta Casa Babylon diskaren grabaketan lagundu ondoren Radio Bemba formatoarekin Negu Gorriarekin batera jo zuten bilbon 1993.urtean (Itxurakeriari Stop Hipocrisy diska, horren lekuko). Ia 2 metro garaierako eta energia agortezinezko errastadun beltz hark oraindik hitzegiteko asko eman behar zuen.
Fidel Nadal-en gidaritzapean erritmo punkiak reeagearekin nahasten zituen taldea ezagutu genuen, eta “andate” edo “lehenbiziko bala”-ren bertsioa ahaztu ezin izango ditugu inoiz. Hark eta Pablito “Dronkit Master” gozamenerako kontzertuak eskaintzen zituzten . Haien sustrai musikalak? Honako hauek.
Urteak eta diskak pasa ziren eta 1998. urtean, “ El camino Real” diska atera ondoren, taldea desegin zen eta bakoitzak bere proiektu pertsonalei ekin zion. Ez da iruzkin honen helburua, baina benetan bitxia izan da taldearen buruak, Fidel Nadalek, izandako bilakaera. Taldea utzi eta erlijio errastafarian gehiago murgildu egin zen, eta regaean buruz buru sartu. Denbora izanez gero gomendatzen dizuet berak egindako bideari ere so egitea.
Gauzak honela 2006. urtean taldea berriz bildu egin zen, nahiz eta Pablo Potenzoni bateria eta Fidel Nadal abeslariak taldera itzuli ez diren. Hala ere taldearen musikak bere izaera mantendu du, are gehiago, aurten ateratako diska honetan lehen zein azkeneko diskaren kutsuak errespetatzen dira. Letrak beste horrenbeste, “Fuego Amigo (sobre Bagdag)” edo “Medios de Confusión” horren lekuko.