Olga Artiñano Laudioko sokatirako kirolariak asko lagundu du sortu nahi duten kategoria berrian, sokatira mistoan

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko api. 29a, 08:00

Gaur egun, sokatirak, 90. hamarkadan bizi izan zuen oparotasunetik oso urrun dago, desagertzear dagoen eta oso eremu mugatuetan praktikatzen den kirolean bihurtu den arte. Aipatutako hamarkada benetako iraultza izan zen sokatirarako, historian izan duen hedapena eta zale-kantitate handienaz gozatu zuelako, baina hortik aurrera bere jauskera geldiezina da, eta horren adibidea da orain dela hamar urte zeuden sokatira-talde kopurua (15), eta oraingoan dagoena (5).

Gaur egun, sokatirak, 90. hamarkadan bizi izan zuen oparotasunetik oso urrun dago, desagertzear dagoen eta oso eremu mugatuetan praktikatzen den kirolean bihurtu den arte. Aipatutako hamarkada benetako iraultza izan zen sokatirarako, historian izan duen hedapena eta zale-kantitate handienaz gozatu zuelako, baina hortik aurrera bere jauskera geldiezina da, eta horren adibidea da orain dela hamar urte zeuden sokatira-talde kopurua (15), eta oraingoan dagoena (5).

Sokatira-talde gehienak Bizakian kokatuta daude, tradizioa hobekien mantentzen jakin duen lurraldean, eta bertako talde batean, Laukizeko Gaztedian, Olga Artiñano Laudioarra aritzen da. Laukizeko taldeko neskak nekaezinak dira, eta euren ahaleginarekin aspalditik taldean zegoen hutsunea bete dute 12 neskek, dulea hiru urte Gaztedik neska talderik ez baitzuen.

Hainbat kategoria daude sokatiraren barrenean, baina berak eta bere taldeak 600 kilotako kategoriarengatik apostu egin zuten. Esperimentua bikain atera zitzaien, Sudafrikako munduko txapelketan urrea lortzen. Lorpen hau pasa den urteko erditsuan erdietsi bazuten ere, hemendik aurrera sokatira femeninoak eta bereziki kategoria horrek izan duen berpizkundearen arrazoia izan da, beraz, orainan eragin izugarria duen iraganeko gertakizun baten aurrean gaude.

600 kilotako kategoria mistoa eredu berritzailea da, eta Olga eta beste 7 kidek bere sorkuntzan garrantzitsuan izan dira. Ama izateko ordua bere atea jo zuenean, Olgak sokatira aldi baterako utzi zuen, baina geroago, indarberrituta ailegatu zen konpetiziora, hiru neskez eta beste lau mutilez osatutako taldearekin Herbeherak eta Ingalaterra mendebaldeko potentziak sarraskitzeko.

Olga Artiñano (Laudio, 20-II-1968) Laukizeko Gaztediko tiralaria da, eta Arriskuzubiko taldean hasi bazen, hamarraldia darama Gaztedin Jon Iñaki Mardarasen aginduetara. Inork ez daki ziur sokatirako nazioarteko federazioak kategoria misto berria bizirik mantenduko duen, baiona Olgak bai du argi berea den mundutik berriro aldenduko ez dela, eta beharrezkoa bada, kategoria femeninoan parte hartzen jarraituko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide