Bi orozkoar, Jabi Olabarria eta Joseba Urbano, aurtengo Zegama-Aizkorrin parte hartzeko entrenamenduen azken fasean daude.

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko api. 25a, 08:00

Jabier Olabarria Etxebarria: "Zegama-Aizkorri aurtengo denboraldiko lehen helburu garrantzitsua da, laster beteko dudana".

Jabier Olabarria Etxebarria: "Zegama-Aizkorri aurtengo denboraldiko lehen helburu garrantzitsua da, laster beteko dudana".

Jabier Olabarriak, Orozkoko mendi-lasterketetetako korrikalaria, pasa diren urteetan bezala, parte hartuko du aurtengo Zegama-Aizkorri mendiko maratoi ospetsuan. Lasteketa honetara zuzendutako entrenamendu ezpezifikoa hasi dute, eta berari Joseba Urbano Orozkoar gaztea gehitu zaio, aurten lasterketan debutatzeko plaza eskatu duenak. Futbolean etorkizun oparoan bazuen ere, dena utzi du modlaitate honengatik.

Lasterketa honek, era batean, mendi-lasterketen denboraldiari hasiera ematen dio, eta bertan, modalitate honetako korrikalari handienekin batera, Euskal Herriko selekzioko partaideak izango dira. Olabarriak, aspaldian seigarren postua munduko kopan eskuratu zuena, eta lasterketa honetan bi aldiz bosgarren izandakoa, borrokatzeko prest dago, duen adinak (40 urte) ematen dion esperientziaz aprobetxatuz. Mundu honetan, gaur egun, gazteagoak diren korrikalariak daude, eguneko "izartxoak" direnak, baina orokorrean zahartuta dago mendi lasterketen mundua.

J.Olabarria: "Inork ez du lekukorik hartzen, eta gaztaroan bizigarria eta indarra ez dira nagusitzen. Kirol gogorra da, profesionalak ez baikara. Ordutegi luzeak sufritzen dugu lanean, eta patrozinatzaileek, soilik arropa eta bidaiak oradintzen dizkigute, gure poltsikotik dirua ez galtzeko. Gutxi batzuk ditugu patrozinatzaileak, eta berriro esaten dut, ez dugu geuretzako dirurik ateratzen, bakarrik Euskal Herriko probaren batean aurren geratzen gareanean 200-300 euro ematen dizkigute. Maila altueneko konpetizioan emango dudana zkenengo urtea da, eta ondo egin nahi dut, menditik era onean aldentzeko. Azken Donostiko maratoian nir emarka pertsonala hautsi nuen, eta horrek motibazioa ematen dit. Hemendik aurrera, familiak beteko du nire denbora gehiena, eta nire etorkizunaren iparrorratza izango da".

Badirudi Arratia-Nerbio eskualdeak, eta bereziki Orozkoko herriaren zonaldea, kirol honetako partaideen jaioleku eta bizitoki bihurtu dela. Olabarriaz aparte, eta nahiz eta egun Euskal Herriko korrikalari indartsuenen parean ez egon, Jesus Mari Perurena aurkitzen da indartsu. Orain dela gutxi 50 urte bete ditu, baina ez da arraroa mendi-lasterketetan (Orozkokoan adibidez) eta maratoietan (Donostiakoan adibidez) hamar lehenen artean amaitzea, eta Olabarria  baino 2 minutu geroago amaitzea lasterketak. Jendearen eskuetan eta gehiago dakitenen eskuetan utziko dugu erabakia, baina gure lurretan, Perurena kirol honen aldeko zaletasuna bultzatu duen maisua edo "guru" bat dirudi. Perurenak eta Olabarriak batera entrenatu ohi dute.

Proba handia maiatzaren 29an ospatuko da. Lasterketa 2002 urtean antolatu zen lehenengo aldiz, eta Zegamako herriak Aizkorriko mendizerrarekin duen sinbiosiaren edo harremanaren adierazpena da. Aizkorri-Aratz parke naturalaren bihotza de herri honentzat, lasterketa hau haize fresko bolada bat suposatzen du, bere ezaugarri kulturalak eta ekonomikoan indartzen dituena, eta bere herriari ospea ematen diona. Eusak Herrian munduko kopan sartzen den lasterketa bakarra da, enblematikoena. Olabarriak, 10 ediziotik 7 ediziotan parte hartu du.

2004 urtean lasterketaren lorpenik gorenena eman zen, munduko koparen proba bihurtu baitzen, Amezti mendi taldearen lanari esker. 2008.urtean mendilasterketetako mundiala ospatu zen Zegaman. Euskal Herrian munduko kopan proba den asterketa bakarra da, enblematikoena. Olabarriak, 10 ediziotik 7 ediziotan parte hartu du.


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide