Jose Ramon Reyk duela lau urte sortutako Aiarako kirol berria, artzikirola, kontuan hartzeko arrakasta eta sona izaten ari da

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko api. 22a, 08:00

Duela lau urte, Jose Ramon Rey deituriko Artziniegako lagunak artzikirola izena hartzen duen kirol berria sortu zuen. Bera, ogibidez harakina eta azken urteetan Gorputz Heziketako irakaslea, hiru kirol ezberdin nahastuz edo konbinatuz, kirol tradizionalen akatsak zuzentzearen bere asmoa bete zuen.

Kirol tradizionalek oso arau zehatzak dituzte, eta gaitasun fisiko zehatz batzuk dituzten pertsonen arrakasta ahalbidetzen eta ziurtatzen dute bakarrik.

Duela lau urte, Jose Ramon Rey deituriko Artziniegako lagunak artzikirola izena hartzen duen kirol berria sortu zuen. Bera, ogibidez harakina eta azken urteetan Gorputz Heziketako irakaslea, hiru kirol ezberdin nahastuz edo konbinatuz, kirol tradizionalen akatsak zuzentzearen bere asmoa bete zuen.

Kirol tradizionalek oso arau zehatzak dituzte, eta gaitasun fisiko zehatz batzuk dituzten pertsonen arrakasta ahalbidetzen eta ziurtatzen dute bakarrik.

Jose Ramonek argi bezain zuzen esaten digun legez, "Duela hainbat urte Hezkuntza-sistemaren munduan sartu nintzen, eta Artziniegako "Arteko gure ama" eskolan lan egiten nengoelarik, kirola praktikatzerako orduan ume eta ikasle ezberdinen artean dauden aldeak ikusi nituen. Nire asmoa, berezko ezberdintasun horiek albait gehien berdinduko zituen kirola sortzea izan zen. Alde batetik, kirol tradizionalek trebetasun eta erresistentzia fisikoari gehiegizko garrantzia ematen dietenez, estrategian eta arintasun kognitiboan oinarritutako jolasa sortu nuen. Bestalde, eta nahiz eta XIX. mendeko ikuspegi konstruktibistaren adituek esan ezberdintasun handiagoak zeudela sexu bereko pertsonen artean, sexu ezberdinekoen artean baino, argi dago jolas guztiei ez dietela bi sexuei aukera berdinak eskaintzen. Nire egitasmoa eta ahalegina hori guztia zuzentzea zen".

Orokorrean, artzikirola areto-futbola, eskubaloi eta errugbiaren arteko nahasketa da. Jatorrizko jolas horietan aldaketa txikiak egin eta...eta ia konturatu gabe kirol berri batean jaiotzaren aurrean gaude. Gaur egun, kirol honen zabalkundea ematen ari da, abiadura sinestezinean. Arabako dozena bat ikastetxe eta Bizkaiko pare bat ikastetxetan praktikatzen da.

Kirol honen arauak nahiko sinpleak dira. Baloia esku zein oinarekin jo daiteke, helburua bestearen atean gola sartzea da, partidua 15 minutuko bi zatitan banatzen da, eta atezainak posizio finkorik ez duenez, baloia edozein lekutan hartu edo gelditu dezake. Arau hauek guztien gainetik, biolentzia eta agresibitatea ez erabiltzearena dago indarrean.

Hemendik aurrera, Jose Ramoni eta kirol honen alde borrokatzen dutenei xede bakarra geratzen zaie lortzeko, kirol honetarako liga eta federazioa sortzea. "Asmatutako kirolak etorkizun oparoa duelakoan nago, eta horretarako araudi eta txapelketa ofizialak sotu behar dira".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide