Laudioko Irristaketa taldekoek igandeetan patinatzen ikasteko errefortzu eta murgiltze-saioak ematen hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko api. 18a, 08:00

Laudion, herritarrek patinatzeko duten zaletasun hain handia dela eta, igandea, berez guztiontzat atsedena hartzeko eguna den hori, euren ikurra bihurtu dute patinatzaileek eurek. Egun horretan, goizean, Laudio Aldaiko Irristaketa taldeak indartze eta murgiltze saioak ematen ditu.

Hasiera batean, Laudion, patinatzaile eta oinezkoen arteko erlazioa eta eguneroko bizikidetasuna ez zen guztiz erraza eta eramangarria izan, baina jadanik patinatzaileak integratuta daude gure herriko bidegorri eta espaloietan.

Agian, patinatzaileek faltan botatzen dutena eurentzako bereziki prestatutako guneren bat da, baina momentuz, konformatzen dira institutuko patio aterpeduna eta Aldaikoerreka plazako arkupearekin.

Lehenengo saioetan, denboraldi hasieran, Irristaketa taldekoek Bilboko Zona Verde patinatzaile taldekoengandik ikasi zuten dakiten gehiena, eta hemendik aurrera, Laudioko hauek ematen dituzte klaseak, behin gaitasuna eta ardura hartuta. Hori dela era, aitortu dakioke Bilboko taldeari gaur Laudiok bere taldea izatea.

Saioak dohainikakoak dira, eta jaso nahi dituen ororentzat, eta igande guztietan 12:00etatik 14:00etara irauten dute. Interesatuek bete behar duten baldintza bakarra aipatzeak ere ez du merezi, patinak eramatea, hori da gakoa.

Urteko eguteagian bi irteera prestatu dituzte Iruña eta Logroñora, eta parte hartzen jarraituko dute Kotxerik gabeko egunean eta Herri Krossan, aurten legez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide