David Hidalgok bere asmoetan irmo mantenduz, ziklokrossaren munduko izen nagusi bihurtu nahi du

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko api. 15a, 08:00

David Hidalgo, Aiarako txirrindularia, bere asmoetan irmo mantentzen da. Aiarako elkarte batek patrozinatzen eta babesten duen taldearen pean, ziklokrossean erabat zentratuko da, horretarako bere indar eta denbora guztia erabiliz, eta errepideko txirrindularitza ahaztuxea izanik.

David Hidalgo, Aiarako txirrindularia, bere asmoetan irmo mantentzen da. Aiarako elkarte batek patrozinatzen eta babespen duen taldearen pean, ziklokrossan erabat zentratuko da, horretarako bere indar eta denbora guztia erabiliz, eta errepideko txirrindularitz ahaztuxea izanik.

Aiara osoko "ziklokrossman" hoberena da, Europako iparraldean deitzen zaien gisa, eta Sub-23 mailan emaitza bikainak lortu ditu aurten Laudio, Ametzaga, eta Igorren. Laudion garaipen erraza eta polita erdietsi zuen, bere zaleen eta familia kideen aurrean, eta Igorren, munduko kopa eta  Euskal Herriko txapelketarik handiena denan, garaipena ere lortu zuen. Horretaz aparte, bigarren geratu zen Euskal Herriko txapelketan, espainol estatuko txapeldun handiaren atzetik.

Davidek gurekin hitz egin du, eta artikulu hau berarengan interesatuta egon ahal diren patrozinatzaileei deia egiteko idatzi dugu. Euskal Herrian zehar zabaldu nahi du bere izena.

"Txikitan, Llantenon, nire jaioterrian, orduak ematen nituen bizikleta zahar batekin, eta lehen Peugeot zahar batekin asmoa bakarrik zena, errealitate bihurtzeko bidean nago. Amurrioko eskolan hasi nintzen, zelako garaiak! hortik aurrera dena eromena izan da. Sopelako Lubekon eta Naturgasen egon nintzen, baina errepidea ez zen nirea. Aurtenm nire etxera bueltatu naiz, Aiarako taldera eta ziklokrossera", esaten du ilusionatuta.

Errepideko denboraldia hastear dago, eta berak aprobetxatu nahi du ziklokrossetik dakarren sasoi ona. "Aldi honetako helburua hiru hilabetetan konpetitzea da, gero uda atseden hartzeko eta Belgika joateko dirua ateratzeko aprobetxatuko dut. Belgika handienen sorterria da, eta bertan asko ikasi nahi dut".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide

Anonimo 2011ko api. 15a, 08:49 #1

Ohar toponimiko bat, nahi duenarentzat:

LANTENO, eta ez "Llanteno", da herri horren euskarazko izen arautua. Hala ere, ofizial bakarra "Llanteno" da, gaztelerazkoa, bertako Batzar Administratiboak hala erabaki zuelako.

Normala da oker hori suertatzea, ikerketek aurrera egin ahala, Akademiaren izen honi buruzko diktamenak ere zeharo aldatu egin direlako: Lanteno > Llanteno > Lanteno izan da toponimo horren euskarazko aldaki "zuzenaren" ibilbidea. Ziklokrosarena baino gogorragoa...

Ohi bezala, ederra Arkaitz kirolzalearen artikulua. Gizon handia, esanahi guztietan...

FM

Anonimo 2011ko api. 15a, 09:43 #2

Anonimo 2011ko api. 17a, 20:44 #3

Anonimo 1.arentzako
Euskaltzaindiaren toponimiak esaten du "LLANTENO" euskal izen ofiziala.
http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=co…
Arkaitz datorrenerako badakizu, bi L.
Agur bero bat guztiontzat, baita FMrentzako.

ttak 2011ko api. 18a, 00:49 #4

Etakit zuek, baie ni behintzat kokoteraino nau holakotaz! zer da garantzitsuena, euskaraz zuzen berbaitea ala berbaitea??? zuzendu ta zuzendu bagabiltza mala letxe horrekin jendeak euskara gorrotatzea ekarriko du.
Nazkatuta naukazue!
Izan euskaldun ta kito!

KK 2011ko api. 20a, 09:24 #5

Niri pertsonalki nahiko dibertigarriak iruritzen zaizkit horrelako eztabaidak, nahiz eta argi egon hau ez dela horientzako lekua. Garrantzitsuena, azkenengo iruzkinean norbaitek argi uzten duen moduan, euskaraz hitz egitea eta kasu honetan idaztea da, gure hizkuntzari erabilera ematea eta berarekin gozatzea. Nik hizkuntzarekin gozatzen dut, zuek badituzue zuen kontzientziak hain garbi? arraio, mundu honetan gutxien kezkatzen nauen gauza arauak dira! bakoitzak du bere estilo, eta arau batzuk gainetik pasa behar dira, zeure buruarekin gustora egotegatik beti. Horren adibidea "gauzetaz" hitzarena, hain hedatua dago nahi duenak erabiltzen jarraituko duela. Utziozue...!

Llanteno edo Lanteno jartzea tontakeria bat da, jende gehienak Llanteno hitza soilik ezagutzen duelako, eta hobe delako ezagunagoa den izena jartzea onartua dagoen izen bitxi edo arrotza jartzea baino.

KK

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!