Duela urte eskas bat Laudion sorte zen "Los Bengalíes" beisbol taldeak Ellakuriko igerilekuen ondoan entrenatzeko zelai bat eraikitzeko zuten asmoa berreskuratu dute. Ideia pasa den urtean izan zuten, baina orain arte, arrazoi ezberdinengatik geldituta egon da, aurrera ezta atzera egin barik.
Entrenatzeko zelai bat eskura nahi izatearekin batera (lehen kirolerako aproposa ez zen Latiorroko zelai batean aritzen ziren) beste bi helburu dituzte taldekoek, benetan garrantzitsuak eta handiak direnak. Arabako beste beisbol taldeekin bilduz, aspaldian deuseztatu zen Arabako Beisbol Federazioa berreraiki nahi dute. Azkenik, haien azken nahia edo egitasmoa, orain arte hain hurbil beisbola ezagutu ez zuten Laudioko biztaleetan zaletasuna sortzea da.
Integrazio-prozesu zabal honetan, Rafael Sanchezek, entrenatzailea, aurkitzen dituen une eta tarte ezberdinak aprobetxatuko ditu (herrietako jaiak, erakustaldiak hemengo ikastola ezberdinetan...). Rafael Sanchez, hori da Venezuelatik etorrita gaur egun 30 ume inguru dituen proiektua sortu duen pertsona. Bere jaioterrian jokalari profesionala izan zen pertsona honen ezpainetatik jakituriaz betetako hitzak baino ez dira ateratzen.
31/02/2011
Rafael Sanchez: " Laguntza handia jaso dugu Bizkaiko talde ezberdinengatik, baina oraindik lortu behar ditugu laguntza publikoak eta Udalak Ellakuriko zelai zahar hori gure eskuetan uztea"
Gainetik esanda eta datu zehatzegietan sartu barik, zein uste duzu dela zure taldearen maila?
Orain ez dugu parte hartzen inolako liga edo konpetizio batetan, baina nire ustez taldeak maila eratineko txapelketa batean era duinean aritzeko prest dago. Taldearen maila ona da, eta horren froga hamaika jokalari Espainiako txapelketa kadete eta infantiletara joan direla da.
Nondik lortzen duzue laguntza ekonomikoa taldea bizirik mantentzeko eta beharrezkoa den materiala erosteko?
Harreman oso ona sortu dugu Bizkaiko inguruko taldeekin, bereziki San Inaziorekin. Bilboko talde horren presidenteak, Koldo Izaguirre, behin baino gehiagotan haien instalakuntzetan entrenatzea utzi gaitu, eta baita ere haien lehenengo mailako zelaia bisitatzeko aukera eskaini digute. Dena den, oraindik lortu behar dugu entitate publikoen laguntza, eta baita ere gauzarik garrantzitsuena, Laudioko Udalak eskatu diogun zelai hori ustea.
Nola ikusten duzue zelai berri hori izatearen aukera? erraz a la nahiko zail?
Udalak Ellakuriko igerilekuen ondoan dagoen zelai zahar hori erabiltzen uzteko hitza eman digu. Zelai hori abandonatuta dago, eta jarri diguten baldintza bakarra, guk, taldekoek eta jokalarien familiakideek hura konpondu eta era onean jarri behar dugunak izan behar garela izan da.
Inagurazio egunerako, nahiz eta oraindik urrun egon, hitzartuta daukagu partidua San inazioren aurka.