Txirrindularitzaren zale euskaldun guztiek zita ahaztezina eta bizi beharrekoa dute apirilaren 4an hasi eta hil bereko 9an amaituko den Euskal Herriko txirrindularitza itzuliarekin. Aurten Zumarragan hasiko den lasterketak, bi etapetan igarotzen da Aiaraldeatik, eta beste bitan, gugandik nahiko gertu pasatzen da, gurekin mugatzen duten hainbat herrietatik.
Apirilaren 6an, astezkena eta biraren hirugarren etapa, tropela Zuiako haranera ailegatuko da, Murgia helmuga erabiliz. Hurrengo egunean, osteguna, korritu beharreko laugarren etapa hori Amurrion hasiko da, herrian bertan. Amurriotik urrun bidai luze eta pisutsu bat egin eta gero (txirrindulariek hobeto ulertuko dute “pisutsu” hitza), proba Eibarrera ailegatuko da, non etapa horren amaiera izango baita. Azkenik, apirilaren 8an, ostirala, Euskal Herriko itzuliak benetan pisatuko du Aiaraldea, bere baitan zehar bidaiatuz kilometro askotan. Portuz eta aldapaz betetako eguna izango da korrikalari langile hauentzako, eta orain arte nahiz eta indarraz eskas egon erretiratu ez direnak, akatzen amaituko ditu etapak. Hasteko, Urkiola, eta gero, bata bestearen ostean, atsedenik gabe, Bikotz-Gane (565m.), Garate (260m.), S.Cosme( 220m.), Humaran (230m.) eta Beci (330m.). Lehenengo biak, gehienok ezagutzen dugun bezala, Orozkon eta Laudion kokatuta daude, hurrenez hurren, eta azken hirurek, Zalla aldean, Enkarterrietan. Azkenaurreko etapa honek, guztira 179 km-ko luzera izango du.
Lasterketaren azken egunean, urtero legez, usadio bihurtu den Zallako erlojupekoa jokatuko da. 24Km-ko luzera izango du, eta ibilbide bat guztiz laua izatea emoziorik ez duenez, aurreko egunean igotako Beciko portua igoko da ere, ibilbidearen erdian gutxi gorabehera.
Gure eskualdean ibilbideak erabaki eta zehazteaz arduratu direnen antolatzaileen hitzetan, “Euskal Herriko itzulia inoiz ez da izan lasterketa lasaia edo erraza. Denboraldi hasiera da, eta amaierara arte eusti nahi duenak ondo prestatuta etorri beharko da. Imajina ezazu irabaztera datorrena!”.
Laburtuz, lehenengo bi etapak nahiko lauak izango dira, exigentzia handirik gabekoak, baina bi egun horietatik aurrera, errepidea malkartzen eta malda handitzen doaz, benetako mendi-etapak suertatzen. Hau guztiaren emaitza bezala, maldan gora luzatzen diren kilometro asko eta askorekin batera, azkenengo erlojuaren kontrakoaren 24 kilometroak kontutan hartu behar dira. Zale amorratu gehienek ez dute faltan botako elementu erakargarririk, ikusleei gustatzen zaigun guztia hemen aipatuta agertzen delako.
Antolatzaileek El Correon aurkeztu dituzte momentuz haien parte hartzea ziurtatu duten talde eta txirrindularien izenak:
Ag2R: Gadret, Nocentini, Roche.
Astana: Kreuziger, Vonokourov.
BMC: Evans, Ballan, Tschopp.
Euskaltel: S.Sanchez, Egoi Martinez.
Garmin-Cervelo: Danielson, Hesjedal.
Highroad: Martin, Martin, Peter Velits.
Katusha: Joaquin Rodriguez, Di Luca.
Lampre: Cunego, Aitor Perez Arrieta.
Leopard-Trek: Andy eta Frank Schleck.
Liquigas: Ivan Basso, Eros Capecchi.
Movistar: Intxausti, Lopez, Xavi Tondo.
Omega: Van den Broeck, Oscar Pujol.
Quic Step: Chavanel, Jerome Pineau.
Rabobank: Robert Gesink, Garate.
RadioShack: Horner, Levi Leipheimer.
Saxo Bank: Dani Navarro.
Sky: Rigoberto Uran, Xavier Zandio.
Vacansoleil: Borut Bozic.
Caja Rural: Iñigo Cuesta, Aitor Galdos.,
Geox: Denis Menchov, Carlos Sastre.
Andalucia: David Bernabeu, Palomares