Pasa den astean Adrian Rasal Aiarako Biraren lehenengo etapako garailea zela, eta horren ondorioz liderra baita ere zela esaten bagenuen, oraingoan, pasa dugun astebukarea honetako bigarren lasterketa eta gero, ohore hori Jon Martinez de Albenizen (Arabarrak taldea) eskuetan erori da, denbora-diferentzia gutxigatik izan bazen ere. Lasterketa bizia izan zen Artziniegakoa eta korrikalariek batez besteko abiadura altuetan mugitu ziren.
Lehenengo lasterketan bi txirrindulari hauek, Adrian eta Jon, protagonista handienetako batzuk izan ziren, eta proba honetan joera errepikatu zen. Jon sano argi izan zuen burua lasterketa osoan zehar, eta Petaratxeko portua azkenengo aldiaz igo zutenean Rasal atzean uzten asmatu zuen. Helmugatik hurbil zindoazela, ez zen egon gerra ezta ezbai handirik, Jonek erraz eta autoritatearekin gailendu baitzen Artziniegako herriko kaleetan barrena. Hala ere, kontutan hartu beharreko detailea da bonifikazioko segunduen oparia.
Bi txirrindulariak izaten ari dira txirrindularitza itzuli honi xarma eta bizi gehiena ematen ari diotenak, eurek baitira eraso gehienetan parte hartzen ari dutenak eta sailkapen orokorrek bi postu gorenetan doazenak. Bi korrikalarien maila oso antzekoa da, eta Adrianek Laudion irabazi eta Artziniegan bigarren izan bazen, Jonek hirugarren postua Laudion eta Lehenengoa eskuratu zituen Artziniegan bien bitartean. Orain, azkenengo bi probak jokatu baino lehen, sailkapena puri-purian utzi dute korrikalariek, bien arteko tartea bi segundotakoa izanik.
Lasterketa honetan ez daude bi hauek bakarrik, baina une honetara arte, beste lau txirrindulariekin batera, ikusleen aurrean gehien loratu direnak izan dira. Bi segunduko diferentzia zerbait bada, baina aldi berean ezer ez da, gurpilaren bat ziztatzearekin edo bizikletatik erortzearekin hamarkoitza galtzea erraza delako. Orduan, lasterketa irekia darrai artean? Bai, errepideak korrikalariak epaituko ditu, eta jarriko dizkien traba guztiak hobekien atzean uzten dituenak etxera eramango du kopa.