Pasa den hilabetearen amaieran, otsailaren 25ean, Valentziako Biomekanika Institutuak Julian Sanz iraupen luzeko probetako txirrindulariaren txirrindula gaineko jarrera aztertu zuen. Ikerketa profesionalizatu honekin, Juliani sasoi honetan datorzkion txapelketetan errendimendu eta sasoirik hoberena erakutsi ahal ditzala da.
Analisia eta gero, Julianek prentsaurrekoa emango zuen, egindako ikerketaren emaitzak eta aurtengo urterako dituen helburu deportiboak azalduz. Denetarik entzun zen bere hitzaldian, eta gai interesgarri gehienak, guztiak izan ez baziren, ukitu zituen. Xehetasun teknikoekin hasi zen, txirrindularitzan eta kirolan adituak direnentzako, eta hortik jarraituta, korrituko dituen proben ezaugarriak, baldintzak eta horien luzerak azaldu zituen zehatzki.
Julian Sanz-ek, aurten, bere laguna eta bizitzeko tresna ezinbestekoa den bizikletarekin, ondorengo lasterketetan parte hartu du:
-Race Around Slovenia, (1300Km Non-Stop) (maiatza).
-Tortour (Suitzako itzulia) (1100Km Non-Stop) (abuztua)
-The Race Across Europe (The Race) (5300Km eta 60000m-tako desnibela) (Amsterdam-Tarifa) (Iraila).
Julian Sanz, gehiegi ezagutzen ez dutenentzako, Aiaraldearekin harreman estua duen ultrafondoko txirrindularia da. Julian bizkaitarra da, baina azken boladan Luiandon bizitzen egon da. Hainbat erronka edo desafio berezi burutu ditu, horien artean Iparreko Amerika zeharkatzen duen lasterketa (“Race Across America”), Santiagoko bidea 24 ordutan egitea, eta 24 ordutan egin ahal diren kilometro-kopuruaren marka hautsi zuen iaz. Ez da ezagunagoak eta famatuagoak diren kiroletako astroak edo hoberenak bezain famatua, baina dudarik gabe, gure zonaldeko kirolari handienetako bat da.