Laudiok ahazteko astebukaera bat bizi izan du (0-7), eta Ligaren negar-malkoak eta atsekabeak alboratzeko Kopa datorkio

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko mar. 28a, 11:30

Asteburu txarra pasa dugu futbolean jokatzeko, baina hala ere, eguraldiak ez zuen desagerraraziko Laudio femeninoak Aurreraren kontra zuen maila handiko norgehiagoka. Aurrera ligako aurrena zen, eta nahiz eta ligako azken jardunaldi hau jokatu behar, matematikoki liga bere poltsikoan zuen jokatu baino lehen. Laudiok pasilloa egin zion txapeldunari, txapeldunari errespetua izateak agintzen duen moduan, baina hortik aurrera dena oso arin gertatu zen, bizkorregi erdi lo zeuden Laudioren jokalarientzako.

Asteburu txarra pasa duguna futbolean jokatzeko, baina hala ere, eguraldiak ez zuen desagertaraziko Laudio femeninoak Aurreraren kontra zuen maila handiko norgehiagoka. Aurrera ligako aurrena zen, eta nahiz eta ligako azken jardunaldi hau jokatu behar, matematikoki liga bere poltsikoan zuen jokatu baino lehen. Laudiok pasilloa egin zion txapeldunari, txapeldunari errespetua izateak agintzen duen moduan, baina hortik aurrera dena oso arin gertatu zen, bizkorregi erdi lo zeuden Laudioren jokalarientzako. Golak egiten zuen euri nazkagarria baino kopuru handiagoan erori ziren, eta baita ere zebilen ipar-haize zakarra baino bortitzago erori ere.

Eguraldiak edo eguraldi txarrak ez du zertan baldintzatu behar talde on baten joko ona, hobeto edo txarrago jokatuta ere talde batek normalean bere identitatea eta estiloa mantentzen duelako, baina igandean Laudio inoiz baino ilunago aritu zen. Bere jokoa ez zen txuria ezta grisa izan, beltza baino beltzagoa baizik. Euri zaparradak parrandan ateratzea baino min gehiago egiten dienez jokalarien gorputzei, pisutsu sentitzen zirelako sentsasioa eman ziguten ikusleoi. Neskak ur-tanten azpian borrokatzen ziren behin eta berriz, eroriz eta jaikiz, baina esfortsu hori txalogarria bada ere, ezteutasun aurpegiak ikusi genituen partidu osoan zehar.

Laudiok lesionatu bat baino gehiago osatuak zituen aurreko partidutik, baina falta ziren biak zeuden guztiak baino gehiago nabaritu ziren. Gentzane eta Goiuri, batak jokatu ere ez zuen egin, eta bestea, Goiuri handia (egun horretan ez hain handia) egon...egon zen. Mediapuntan kokatuta bere zenbakia zeraman kamiseta mugitzen ikusten zen, korrika eta presionatzen, baina bigarren zatira arte ez zen irten kalitatezko ezer bere botengatik. Gainentzekoek bezala aurpegia eman zuen eta gogotsu aritu zen, baina literalki hala izan ez bazen ere, Aurrerak apurtu zien jokoan jarri zuten aurpegi hori.

Aurrerak partiduaren jaun eta jabe izan zen hasieratik, eta nahiz eta Laudiok 10 bat minututan orekari eutsi, 10. minutuan Aurrerako 10. jokalariak gol ederra sartu zien korner batean, burukada indartsuaz. Aurrerak beste bi gol egin zituen aurreneko zatia amaitu baino lehen, eta horietako lehena, ironiarekin, burukada galantaz, kornerraz, eta albo beretik ere. Hiru gol hauek baino lehen, 9. minutuan Iraia atezainak jokaldi eztabaidagarri baten protagonista izan zen, Aurrerako aurrelariaren jaurtiketa Laudioren atetik ozta-ozta joan zelako, eta penalti izan zitekeena eginez gelditu zuelako gasteiztarraren saiakera.

Bigarren zatian, ohorea bakarrik jokoan zegoelarik, Laudio taldeak orokorrean hobera jo zuen, behintzat hainbat pase jarraitzan lotzeko gai baitziren oraingoan. Bi izen nagusi: Nerea eta Iraia. Iraiak hainbat geldiketa estralurtar egin zituen, bata erortzen zegoela eta posizio txarrenean zuen eskuarekin. Bestalde, Nerea (12. zenbakia), zelaian zeukaten taldea egon izan balitz, Aurrera, gol bat baino gehiago sartzea mereziko zuen edozein talderen aurka. Txalo pila bat, edo bi milioi Nerearentzat, denetarik balio duela erakusteagatik. Presionatzen du, arina da, aurrelari insitintoa du, hegalean zein aurrean joka dezake, eta hori gutxi bada ere, Redondok berak egindako jokaldiaren pareko bat egin zuen hegalean, defentsari aurre hartuz orpoz egindako autopase baten bidez (http://www.youtube.com/watch?v=X9I6rOtCYR0). Bera ez da Fernando Redondo, lehenik eta behin mutila ez delako, ezta gizonezkoen munduko lehenego mailan aritzen ez delako, baina batzuentzat exageraziorik handiena izan bada ere, bideo honetan ikusten dena guk ikusi genuen zelaian, eta Manchesterrrera Champions-eko finala ikustera joan behar barik. Badirudi, Laudiok denboraldi amaieran bajak izango baditu ere, etorkizuna hain gatza ez dela, eta taldeko jokalari magikoen koroa eta ondorengotza jasotzeko prest dagoela Nerea. Aukera berri bat ireki zaio “G bikoitzari”, “Lady Nerea ”, eta bi horiek baino gazteagoa gainera.

Partidua amaitu zen...hobeki birgogoratzen ez badugu! Aurrerak beste lau gol sartu zituen (0-7) eta Laudioarrek azkenengo minutuetan besoak jaitsi zituzten (ez guztiak). Liga amaitzen da, eta hemendik aurrera Laudiok Kopa du penak ahazteko, eta ezagutu eta maite dugun Laudioaren aurpegia berriro erreskatatzeko. Animo eta egurra ematen jarraitu!

Futbola berri eta gertakizun berriez elikatzen doan ekaitza eta jendea pilaka erakartzen duen kirola da. Kirolaz mintzatzen gara partidu garrantzitsuak anuntziatzeko, eta baita ere horien kronikak egiteko, baina batzuetan, baloiaren mugimenduarekin zerikusi gutxi duten albisteak ailegatzen dira gure belarrietara, harrigarriak benetan, gu, eta ez normala den bezala jokalariak, jokoz kanpo uzten gaituztenak.

Gentzane Aldaik sorpresa atsegina eman zigun Athletic-aren teknifikazio-jardunaldietara joateko aukeratuetako bat zelaz ohartu ginenoi. Orozkoko jokalari gazteak Bilboko talde famatuaren arreta deitu duela dirudi, eta aurtengo denboraldian Laudiorekin jolasten ikusi dugunoi ez zaigu oso arraroa gertatzen. Betidanik egindako lan onak orain ematen ditu bere fruiturik gozoenak, eta duela hainbat urte Ugaon jokatzen zuen neskari seguraski bueltatu zaizkiola garai horietako hainbat oroitzapen.

Era honetako konbokatoria garrantzi hauek ez dira guztiz berriak Gentzanerentzako, 2007. urtean, infantil-maila zeukala, Euskal Herriko selekzioarekin konbokatua izan zelako Ikastola Lauron (Loiu) torneo bat jolasteko.

Aktualitatea duen kontuarekin sartuz, duela egun gutxi, eta lehen aipatutako teknifikazio jardunaldietaz aparte (martxoaren 2an Lezaman), hil honetako 16an Athletic-ekin Bizkaiko selekzio Infantil-Kadetearen aurka partidua jokatzeko aukera izan zuen Athletic-eko Ibarreta zelaian (Retuerto).

Egun guztietan ez da posible datuen arabera gizonezkoetan euskal talderik onena (Espainiako ligako datuek ez diote lekurik uzten eztabaidari) eta emakumezkoen Superligan Espainia osoko hoberena den talde horren deia jasotzea. Oraindik nesken Superliga oso-oso urrun geratzen zaio, 17 urte eskas baititu, baina beheko maila hauetan Athletic-ekin joan izanak begiak irekiko dizkio, bere ametsa dena egingarri izan daitekeela erakutsiz. Laudiotik joateko arriskua dago, baina ez gara engainatuko, joaten bazara, agur eta ohore, eta noski, oso ondo segi Gentzane, munduko zorterik handiena zuretzat, era honetako bi aukera bizitzan ez dagoelako!

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide