Hirugarren mailako Laudiok garaipen oso landua eta izugarri garrantzitsua lortu zuen pasa den larunbatean Ellakurin (Laudio 1-0 Cultural). Partidu gozo onek, eta bestalde, Sestao Riverra Elgoibarren galdu izanak, gure herriko taldea taularen lehenengo postuan kokatzen du. Hainbat jardunaldi, bereziki azkenekoak, Sestao River lider ahalguztidun horren atzean, eta orain, gauzak ez direla hain zailak izan behar ikusi dute. Laudiokoek eta Sestaokoek badakite liga hau irabazteko kandidatorik handienak direla, agian bakarrak, eta orain arte, bi handietako batek huts egin duen arte, kontuz ibiltzen ziren akats batengatik ez labaintzearren.
Laudiokoak pozik egon beharko zirateketen, seguraski badaude ere, eta loriaren botilatik edaten jarraitzen dute, asteburu honetako partidu landu eta gogorretatik libre eta garaile ateratzeko kapaz direla ikusiz. Garaipen hau ez da bakarrik hiru puntu irabaztea, hori baino esanahi askoz handiagoa du, azkenean, igoera Playoff-a jokatzeko aukera ziurtatzea.
Partiduaren hasieratik bi taldeen indarrak berdintsuak izan ziren, espero zen bezala, eta Culturalak merito handiarekin eusten zion partiduari, 41. minutuan, goizegi, Iban jokalari durangarra bota zuelako arbitroak (bi txartel hori). Hamar jokalariekin, eta Laudioren zelaitik zetozen ekaitz eta tximista guztiak aldentzen saiatzea, hori izaten ari zen Culturalaren papera partiduan, Laudiokoen jokaldi eta erasoaldi pozoituetatik urrun mantentzea.
Pastrianek lehenengo aukera izan zuen Laudiorentzako 20.minutuan, baina oraingoan, eta gutxigatik, normalean erratzea zer den ez dakiena erratu zen, baloiarekin atearen aldameneko sarea kolpatuz. Boteprontoko erremate ikusgarria izan zen, eta jaurtiketa hauek guztiekin gertatzen den bezala, jokalariak asmatzen badu zoramena eta jokaldi ezinhobea da, baina tira, failatzen badu ere afizioak ez du inor jaten, badakielako kolpeo honen zailtasunaz.
Etsaiak ez ziren leloturik gelditu Laudioren abisua ikusirik, eta patuari eskerrak emanez Pastrianek failatutako horregatik, euren ziztada utzi zuten ere hurrengo jokaldian. Ibanek, gerora kanporatua, jaurtiketa gurutzatua atera zuen eskumako oinetik, baina ez zen lain izan Jose Carlos atezaina deus ez beldurtzeko.
Lehenengo zatia amaitzeko 4 minutu eskas geratzen zirenean, komentatutako Ibanen kanporaketa gertatu zen, eta horrek bizkaitarrak mailu baten indarraz jipoitu zituen. Deszentratu eta galduta zeuden zelaian, eta Laudiok une horiek aprobetxatu zituen. Paredesek, 30 metrotik jaurtiketa bortitza atera zuen bere eskuineko kainoiarekin, eta Pastrianek berebiziko aukera izan zuen buruz, baina oraingoan ere barkatu zuen. Pastrianek egun horretan eskerreko oinarekin altzatu ote zen pentsatzen zegoenean, bigarren zatia ailegatu zen, eta bere eskutik euren golak.
Bigarren zatiaren lehenenengo minutuetan Laudio dudatsu zegoen, badaezpadako etorkizun baten aurrean. Gorroñok aukera izan zuen Durangokoentzako, kontraerasoan, eta inork ez zuen ulertu nola kanpora bidali zuen baloia. Laudiokoek ia sarearen barruan ikusi zuten aurkakoen aurreko jokaldia, eta horrek ez zuen euren dudak eta mamuak handitzen baino egiten. Laudio burua galtzen hasi zuen, eta jokaldiak bizkorregi eta doitasun barik saiatzen zen jokaldiak iruten. Culturala gero eta erosoago sentitzen zen, eta Laudio korden kontra jartzen ahalegintzen zen behin eta berriro estrategiako jokaldiekin (hainbat falta eta korner arriskutsu).
Castelok aldaketak egin zituen, bi konkretuki, eta Javi Garciak eta Yartuk agresibitatea eta irabazteko behar den grin horretaz kargatu zuten taldeko aitzineko partea (bereziki Javi Garciak). Partiduaren azkenengo bi minutuetan, berdinketa saihestezina zirudienean, Paredesek gola egin zuen faltaz, eta baloiaren efektuaren erruz Basauri atezain durangarrak kalkulo-akats nabaria egin zuen atetik irtetzerakoan.