Adrian Rasal da Aiarako txirrindularitza birako lehenengo liderra Laudion jokatu zen lasterketaren ostean. Aragoiko txirrindularia azkarrena izan zen Laudioko probako sprintean, eta ageriko erraztasunarekin aurrea hartu zien Jon Ander Martinez de Albeniz arabarrari eta Iosu Angoitia bizkaitarrari. Adrianek indar handia gordeta zeukan amaierarako, eta nahiz eta hiru txirrindulariek azkenengo sprintean parte hartu, Jon Ander eta Iosuri ez zien denbora eman ezta tropelatik banantzeko, Adrian hegazkin bat bezala helmuga sudur puntarekin ukitzen zegoen bitartean. Txirrindularitzan normalean sprintak nahiko lehiatuak izaten dira, baina oraingo honetan bik nahi eta ezin zuten bitartean, besteak nahi zuena baino gehiago emateko zeukan. Egun txarra bigarren izateko, bigarren izatea beti etsigarria bada ere, honela galtzea nazkagarria delako. Azkenean, bi segunduko abantaila Adrianentzat, gure bizitzarako gutxi, vaina txirrindularitzan mundo bat, gehiegizkoa.
Etapa 46 kilometrotakoa izan zen, distantziaz ez oso gogogorra, aina igo beharko zituzten lau portuek guztiz aldatzen zuten etaparen profila eta exigentzia. Ohiko legez, Garate izan zen azken unean igo beharrekoa, eta zailena, Garaten berdin sufritzen delako hasieran edo amaieran igota, edo azkar edo astiro joanda ere. Normalean Garatek kriba edo selekzioa egiten du, Laudiotik bi kilometrotara edo dagoelako, baina oraingo honetan ez zen egon mugimendu ezta aldaketa handirik tropelan. Igoera talde nagusiarekin hasi zuten 70 txirrindulariak zeuden lekuetan mantendu ziren, eta inork ez zuen Garaten posizioak berreskuratzeko erremontadarik egon, Garate aurreneko postuetan igo zutenak lehenak izan zirelako Zumalakarreguin. Aipagarria da Rasalen ahalegina eta kemena, zeina Garateren errekta luzean aurrena izan zen, meta bolantea lehenengo postuan zeharkatuz.
Aiarako bira kadete mailarentzako txirrindularientzat prestatutako etapetako itzulia da, eta Aiarako herri jendeztatuenean eta txirrindularitza lasterketa gehien antolatzen dituen herriko lasterketa honetaz aparte (Laudiokoa), hurrengo astean Laudio-Artziniega etapa izango da, eta martxoaren 26an eta apirilaren 2an, hurrenez hurren, Artziniega-Respalditza etapa eta bira honetako luzeena jokatuko dira (58km eta hiru igoera Zaraobeko altura).
Geratzen diren gainontzeko hiru etapak nahiko ezberdinak dira euren artean, bira honek ere emozioa eta saltsa pixka bat behar duelako ere. Artziniegan bukatzen dena Aiarako Birako bigarren etaparik motzena da, eta nahiz eta bidean bi portu egon (3 igoera Petaratxera eta Respalditzakoa), nomalena izango litzateke txirrindulariak Sprintan euren aukerakjokatzea. Ez da uste etapa hau azkenengo sailkapen orokorrerako erabakikorra izango denik.
Hortik aurrea, soilik geratuko dizkieta txirrindulari nekatuei Artziniega-Respalditza etapa (45km), Menagarai eta Respalditzako igoerekin, eta azken etapa eta luzeena, apirilaren 2ko finala (58km).